(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

A gripearekin 74 urteko gizon bat hil da, Nafarroan lehendabizikoa asteartea, 2009.eko irailak 29

Beste hiru pertsona daude ospitaleratuta, Nafarroako zentro publikoetan


Gripe berria

74 urteko gizonezkoa, Nafarroan A gripearen ondorioz sortutako arazoengatik lehen hildakoa.

Gaur eguerdian, Osasun kontseilari Maria Kutz Peironcelyk jakinarazi du A gripearen ondorioz pertsona bat hil dela Nafarroan, orain arteko lehenbizikoa. Hildakoa 74 urteko gizonezko bat da; irailaren 15ean eraman zuten Nafarroako Ospitaleko ZIUra eta aurretiko patologiak zeuzkan.

Kontseilariak adierazi du A gripearekin gaixotutako beste hiru pertsona daudela ospitaleratuta Nafarroako zentro publikoetan: bi Virgen del Camino Ospitalean eta bestea Tuterako Reina Sofia Ospitalean.

Kutz kontseilariak aukera baliatu du nafarrei “lasai” egon daitezen esateko, eta azaltzeko Nafarroako Osasun Zerbitzua gripe berriaren pandemiari aurre egiteko prest dagoela. Halaber, osasun agintariek emandako higiene neurriak betetzea aholkatu du.
A gripearen eragina Nafarroan

Orobat, kontseilariak azaldu du Osasun departamentuko Mediku Zaintzaileen Sarean jasotako datuen arabera, A gripearekin gaixotutakoen maila hau dela: 100.000 biztanleko 41 lagun. Horrek esan nahi du aurreko asteko mailak (100.000 biztanleko 61 kasu) behera egin duela, beharbada giroak hobera egin duelako. Gaixo gehienak 15 eta 44 urte artekoak dira, Kutzek esan duenaren arabera.

Nafarroako osasun zentro publikoetan A gripearen ondorioz ospitaleratutako lagunen balantzeari dagokionez, kontseilariak esan du orain arte 63 lagun ospitaleratu dituztela eta horietatik 9 ZIUra eraman behar izan dituztela, arnasketa arazo larriekin. Ospitaleratutako lagunen batez besteko adina 37 urtekoa da. 

Información nueva gripe.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa