(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen Nafar Kontseiluak bilera egin du asteartea, 2009.eko irailak 29

Gai-zerrendako puntu bat Euskarabidearen Plan Estrategikoaren aurkezpena zen


Euskararen Nafar Kontseiluaren bilera

Euskararen Nafar Kontseiluaren bilera. ( irudia handitu )

Euskararen Nafar Kontseilua gaur goizean bildu da, Nafarroako Artxibo Nagusian, helburu hauekin: kontseiluko kideei Euskarabidearen Plan Estrategikoa aurkeztea, hedabideentzako laguntzen deialdia onartzea eta hainbat gairen berri ematea.

Euskarabidearen Plan Estrategikoari dagokionez, plana egitea Kontseiluaren lehen bileran erabaki zuten, 2008. urtean. Plana egiteko zortzi hilabete behar izan dituzte. Lan horretan parte hartu dute bai Kontseiluko kideek, bai Euskarabideko Gobernu Kontseiluko kideek.

Euskararen Nafar Kontseilua honako hauek osatzen dute: Hezkuntza kontseilariak, Carlos Perez-Nievas Lopez de Goicoechea; Euskarabideko zuzendari gerenteak, Xabier Azanza Arbizu; Euskara Garatzeko Zerbitzuko zuzendariak, Ruben Fuertes Peralta; Lanbide Heziketa eta Unibertsitate ataleko zuzendari nagusiak, Pedro Gonzalez Felipe; Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza ataldeko zuzendari nagusiak, Teresa Aranaz Jimenez; eta Euskaltzaindiko buruak, Andres Urrutia Badiola.

Horiez gain, hauek ere Kontseiluko kide dira: Mª Amor Beguiristain Gurpide, Pablo Sotes Ruiz, Andres Iñigo Ariztegi, Roldan Jimeno Aranguren, Yolanda Barcina Angulo, Pello Mariñelarena Martinez, Gabriel Imbuluzqueta Alcasena, Julen Calvo Jimenez, Mikel Belasko Ortega, Patxi Salaberri Zaratiegi, Asier Barandiaran Amarika, Josu Reparaz Leiza, Mikel Olazaran Rodriguez, Iñaki Perurena Gartziarena, Patxiku Perurena Loiarte, Aitziber Sarasola Jaka eta Koldo Martinez Urionabarrenetxea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa