Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ostegunean hasiko da usoak tiro parada finkoetatik ehizatzeko denboraldia
asteartea, 2009.eko irailak 29
Udazkeneko protagonista den beste hegazti migratzaile bat, hau da, oilagorra ehizatzeko urriaren 11ra arte itxaron beharko dute ehiztariek
Ostegunean hasiko da usoak tiro parada finkoetatik ehizatzeko denboraldia
(
irudia handitu
)
Ostegunean, hilaren 1ean, hasiko da Foru Erkidegoan usoak ehiza parada eta txabola baimenduetatik ehizatzeko denboraldia. Ehiza Debekualdien Foru Aginduan 2009/2010 denboraldirako ezarritakoaren arabera, ehiza garaiak abenduaren 8ra arte iraungo du (egun hori barne). Ordura arte ehizatu ahal izango dituzte pagausoak, txolomak eta usapal turkiarrak. Espezie horiek saltoan ere ehizatu ahal izango dituzte, azaroaren 1etik datorren urteko urtarrilaren 24ra arte, ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan.
Aipatu foru aginduaren arabera, tiro paradak, isolatuak zein linean daudenak, finkoak izan behar dute eta mendikateetako tontorretan edo mendi mazeletako zona garaietan egon behar dute. Debekatuta dago eskopeta ibiltariak erabiltzea eta armak zorrotik aterata paradatik kanpo egotea, salbu ehiztaria paradatik gertu eroritako usoren bat hartzera joaten bada; orduan, arma kargatuta eraman dezake.
Usoak ehizatzeko baimendutako paradetan gehienez hiru ehiztari egon daitezke aldi berean, eta ehiztariek eskopeta bana bakarrik eduki dezakete.
Tiro paraden itxurak eta formak bat etorri behar dute paisaiarekin. Ingurua garbi edukitzea aprobetxamendu zinegetikoaren titularraren ardura da. Baldintza horiek ez betez gero, Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak ehiza jarduera eteteko legezko neurriak har ditzake.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.