Ikusi egun honetako albiste gehiago
Lekarozeko eskola zaharra bota aurretik egin beharreko lanak bihar hasiko dituzte
asteazkena, 2009.eko irailak 30
SPRIN sozietateak Olloquiegui-Redenor ABEEari esleitu dizkio obra zuzentzeko eta egikaritzeko lanak; obrei urria hasieran ekingo diete
Nafarroako Gobernuak, SPRIN (Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra SA) sozietate publikoaren bitartez, Olloquiegui-Redenor ABEEari esleitu dizkio Lekarozeko Nuestra Señora del Buen Consejo eskola zaharraren parte bat botatzeko eta elementu historiko eta artistikoak berreskuratzeko zuzendaritza eta egikaritze lanak. ABEEak 393.518,90 euroko eskaintza ekonomikoa egin zuen, eskaintza prezioa baino %22 merkeagoa. Aurretiko lanak bihar, urriaren 1ean, hasiko dituzte, eta eraikinak eraisten urri erdialdera hasiko dira.
Hona hemen eskaintzan parte hartu duten gainerako enpresak: Construcciones Mariezcurrena-Erri Berri ABEE, Demoliciones Usabiaga, Construcciones y Desmontes Ribera de Navarra.
Beste lehiaketa bat ere badago, eskaintza fasean, Lekarozeko kultur, hezkuntza eta ekonomi ekimenen eremua garatzeko. Zehazki, ideia lehiaketa bat da eta honako hauek ditu helburu: batetik, eskola zaharra dagoen eremuan lurraldea antolatzeko eta urbanizazio lanak gestionatzeko tresnak zehaztea; eta bestetik, eskola dagoen eremua garatzeko planeamenduan laguntza teknikoa ematea.
Hitzarmena martxoan sinatu zuten
Bi lehiaketa horiek Nafarroako Gobernuak, Baztango Udalak eta Lekarozeko Ikasle Ohien Elkarteak martxoan sinatutako hitzarmenaren fruitu dira. Hitzarmena sinatu zuten, hain zuzen, Lekarozen kultur, hezkuntza eta ekonomi arloko ekimenen goi mailako eremua garatzeko.
Hitzarmenean adostu zuten Nafarroako Gobernuaren esku egongo dela aukerak aztertzea, diseinu orokorra egitea, eraikuntza proiektua zehaztea, urbanizazio lanak egitea eta eremu berria gestionatzea (eremu berriak 90.000 metro koadro hartuko ditu, gutxi gorabehera). Horrez gain Nafarroako Gobernuak lan horiek egiteko zenbateko osoa jarriko du: 12.000.000 euro, Nafarroa 2012 Planaren arabera.
Halaber, Ekonomia eta Ogasun departamentuari dagokio dokumentu teknikoak idaztea, urbanizazio lanak egitea eta eremu berrian proiektu produktiboak sartzeko ekonomi aldetiko gestio lanak egitea. Horretarako, SPRIN sozietate publikoari agindu diote ekimena gauzatzeko jarduera teknikoak eta gestio lanak egitea.
Anuncio de licitación del proyecto de ordenación del territorio y gestión urbanística Convenio firmado en marzo