(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Deierriko bailarako jarduera ekonomikoen esparrua inauguratu dute Ziritza-Deierrin asteazkena, 2009.eko irailak 30

Sanz presidenteak nabarmendu du enpresek nahiago dutela behar bezala prestutako eremuetan kokatzea


Presidentea, Deierriko bailarako alkatea eta Roig kontseilaria

Sanz presidentea, Deierriko bailarako industrialdearen inaugurazioan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu arloko kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro, Ziritza-Deierrin izan dira gaur goizean, jarduera ekonomikoen tokiko esparruaren inaugurazioan. Industrialde hori Deierriko bailarako Udalak sustatu du, eta alkatea ere, Carlos Remirez de Ganuza, izan da ekitaldian.

Industrialde berriak 28.000 metro koadro dauzka; 17.000 metro koadroan 18 sail daude. Urbanizatze lanetarako gastua milioi bat eurokoa da eta Deierriko bailarako Udalak 272.302 euro jaso ditu Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentutik, lursailak erosteko, proiektua egiteko eta industrialdea urbanizatzeko. 

Azpiegitura hori aipatu toki erakundeak sustatu du; erakundea 19 kontzejuk osatzen dute. Alkateak esan duenaren arabera, espero dute Santiago Bideko autobiatik gertu dagoen industrialde horri esker bailaran industri jarduera dibertsifikatzea eta biztanleei eutsi ahal izatea. Bailarako jarduera ekonomiko nagusiak dira nekazaritza, abeltzaintza eta turismoa, azken hori hasiberria bada ere. 

Bere aldetik, Sanz presidentea gustura agertu da Ziritza-Deierrin industrialdea inauguratu dutelako. Presidenteak esan du proiektuak arrakasta izatea eta enpresa txiki eta ertainak erakartzea espero duela. Alde horretatik, Sanz presidenteak hau esan du: "enpresak enpresaburuek nahi duten tokian jartzen dituzte, baina, betiere, espazio egokiak eta behar bezala prestatuak dauden lekuetan”. Eta adierazi du krisi ekonomikoa gainditzeko enplegua sortzea ezinbestekoa dela. Industrialdea ondo komunikatuta dagoela ere esan du, Iruña eta Logroño lotzen dituen Santiago Bideko autobia oso gertu baitago.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa