(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alberto Catalan eta Amelia Salanueva kargu berriez jabetu dira osteguna, 2009.eko urriak 1

Catalanek Hezkuntza departamentua hartu du bere gain eta Salanuevak Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza departamentua


Catalan kontseilariak karguaren zina egin du

Catalan kontseilariak Hezkuntza departamentua hartu du bere gain. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Alberto Catalan Higueras eta Amelia Salanueva Murguialday kontseilariak kargu berriez jabetu dira gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Bi kontseilariek karguen zina egin dute Foru Erkidegoko presidente Miguel Sanz Sesmaren aurrean. Presidenteak enkargua berria onartzea eskertu die.

Erakundeekiko harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak, Alberto Catalanek, Hezkuntza departamentua hartu du bere gain, eta Toki Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza departamentua. Dakizuenez, UPN eta CDN alderdien Gobernu Ituna hautsi den arte, bi departamentu horietako buruak Carlos Perez-Nievas Lopez de Goicoechea (Hezkuntza) eta Carlos Esparza Saez (Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza) konbergenteak izan dira. 

Karguez jabetzeko ekitaldira Nafarroako Gobernu osoa bertaratu da, baita karguak utzi dituzten kontseilariak ere. Horiei Sanz presidenteak eskertu egin die egin duten lana, erakutsi duten leialtasuna eta Gobernuaren helburuetan parte hartzea. Ekitaldian izan dira, baita ere, Nafarroako Parlamentuko presidentea, Elena Torres Miranda, eta politika, ekonomia eta gizarte arloko ordezkariak.
Salanueva kontseilariak karguaren zina egin du

Salanueva kontseilariak Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza departamentua hartu du bere gain ( irudia handitu )

Presidentearen hitzetan, “aldaketa horrek ez du eraginik izango Nafarroako Gobernuak legealdiaren hasieran politika, ekonomia eta gizarte arloetan jarritako helburuetan; helburu horiek, orain arte bezala, bere horretan jarraituko dute”. Gehiago ere esan du: “Aldaketaren xedea da, bakarrik, Nafarroako Gobernuaren funtzionamendua eta kohesioa bermatzea, gizartearen zerbitzura lan egiten jarraitu ahal izateko”.

Halaber, Gobernuaren etorkizunerako jarraibide batzuen berri eman du. Politikan, Foru Erregimenaren Ituna sendotu eta eguneratuko dute, eta terroristak eta terroristak babesten dituen jendea zigorrik gabe ez geratzeko akordio zabal bat egingo dute. Gizarte aldetik, presidenteak honako hau esan du: "Espainian aitzindari izaten jarraituko dugu premia gehien dutenak babesten". Sanzen hitzetan, “hori guztia egin behar dugu gure kontu publikoak arriskuan jarri gabe; kontu publikoek, nahitaez, zorren jaulkipen berrian parte hartu beharko dute”. Alde horretatik, Sanzek esan du ez dela “zorra gutxitzeko garaia, bai, ordea, aurtengo aurrekontuan defizita murriztekoa”.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Discurso del Presidente del Gobierno de Navarra

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa