(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irailean, langabeziak behera egin du Nafarroan; orain 2009ko urtarrileko mailan dago ostirala, 2009.eko urriak 2

Langabeziak behera egin du nekazaritzan, eraikuntzan eta, batez ere, industrian; industrian %3,8 jaitsi da, 298 langabe gutxiago baitaude


Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Agentzietan erregistratutako langabeen kopuruak behera egin du irailean: 37.353 langabe daude, urrian baino 38 gutxiago. Langabe kopurua ez da hain baxua izan 2009ko urtarriletik. Balio erlatiboetan, beherakada %0,10ekoa da.

Langabeziak behera egin du Nafarroan, Gaztela-Mantxan eta Errioxan; Espainian, oro har, gora egin du: 80.300 langabe gehiago daude. 

Nafarroan, langabeziak hiru ekoizpen sektoretan egin du behera: Nekazaritzan (39 pertsona), eraikuntzan (69 pertsona) eta, batez ere, industrian (298 pertsona, %3,8). Eraikuntza eta industria sektoreetan, Nafarroan Espainian baino gehiago egin du behera langabeziak: Nafarroan %1,2 eta %3,8 hurrenez hurren eta Espainian %0,18 eta %0,13. Zerbitzuen alorrean eta aurrez enplegurik eduki ez duten pertsonen multzoan langabeziak gora egin du: 262 eta 106 lagun gehiago daude lanik gabe, hurrenez hurren.

Irailean 21.518 kontratu sinatu dituzte, urrian baino 5.258 gehiago; igoera, beraz, %32,34koa da. Gizarte Segurantzan 123 afiliatu gehiago daude, guztira 269.002. 

Datu horiek ikusita, Lan arloko zuzendari gerenteak, Imelda Loreak, balioespen ona egin du: “jaitsiera txikia da, baina bigarren hilabetea da langabeziak behera egiten duela; gainera, azken bost hilabeteetan izan dugun laugarren beherakada da”. Halaber, nabarmendu du industria sektoreak joera ona duela: 7.535 langabe daude eta kopuru hori 2009ko baxuena da. Eraikuntzan ere langabeziak behera egin du, “Nafarroako Gobernuak Krisiaren Kontrako Planaren barruan etxebizitza sustatzeko egindako Presako Neurrien Legeari esker”. Azkenik, kontratu kopurua aipatu du: 2008ko iraileko mailan daude, gutxi gorabehera; gogoratu orduan krisi ekonomikoa oraindik ez zela hasi.

Enplegu Agentzien arabera, langabeziak behera egin du Lodosan (%8,38), Donezteben (%2,66), Iruñan (%1,14) eta Agoitzen (%0,58). Ordea, gora egin du Lizarran (%7,03), Tuteran (%2,53), Tafallan (%2,05) eta Altsasun (%0,35).

Jarduera ekonomikoetako azpisektoreei dagokienez, honakoetan egin du behera: hezkuntzan; motordun ibilgailuen, atoien eta erdiatoien fabrikazioan; elikagaien industrian; arkitektura eta ingeniaritza zerbitzu teknikoetan; eta nekazaritzan, abeltzaintzan, ehizan eta antzeko zerbitzuetan. Honako hauetan, berriz, gora egin du: eraikinetarako eta lorezaintza jardueretarako zerbitzuetan; aurrez enplegurik eduki ez duten lagunen multzoan; txikizkako merkataritzan, salbu motordun ibilgailu eta motozikletetan; kirol, aisia eta entrenamendu jardueretan; eta egoitza establezimenduentzako laguntzan. 

Sexuari dagokionez, 19.043 langabe emakumeak dira (aurreko hilean baino %1,40 gehiago daude) eta 18.310 gizonak (aurreko hilean baino %1,62 gutxiago daude). 

Adin multzoka, 4.624 langabe 25 urtetik beherako gazteak dira (aurreko hilean baino %4,47 gehiago daude) eta 32.729, berriz, 25 urtetik gorakoak (aurreko hilean baino %0,72 gutxiago daude). 

2008ko iraileko datuen aldean, 12.368 langabe absolutu gehiago daude (balio erlatibotan %49,50).
Dokumentazioa:
Audioa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa