(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Hezkuntza Batzorde Gorenak 180. urteurrena ospatu du ostirala, 2009.eko urriak 2

Sanz presidenteak “Nafarroak luzaroan izan duen hezkuntza-autonomiaren sinboloa” dela esan du


Guillermo Herrero Nafarroako Eskola Kontseiluko presidente ohia Hezkuntza Batzorde Gorenaren 180. urteurrena ospatzek ekitaldian. Mahaian, Alberto Catalán Hezkuntza kontseilaria; Sanz presidentea, Parlamentuko presidentea eta Teresa Úcar Nafarroako Eskola Kontseiluko presidentea.

Guillermo Herrero Nafarroako Eskola Kontseiluko presidente ohia Hezkuntza Batzorde Gorenaren 180. urteurrena ospatzeko ekitaldian. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Nafarroako Parlamentuan, Hezkuntza Batzorde Gorenaren (gaur Nafarroako Eskola Kontseilu deitzen dena) 180. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin da. Organo horretan, hezkuntza-erkidegoak unibertsitatez kanpoko hezkuntza planifikatzen parte hartzen du. Gaur egun ere Hezkunzta Batzorde Gorena izendapen alternatiboa du, tradizio historikoa errespetatuz. 

Ekitaldiaren hasieran protokolo-agurra egin eta Nafarroako ereserkia interpretatu da. Ondoren, ordena honetan, hurrengo hauek hitz egin dute: Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko presidentea; Teresa Úcar Echagüe Nafarroako Eskola Kontseiluko-Hezkuntza Batzorde Goreneko presidentea; Guillermo Herrero Maté Eskola Konsteiluko presidente ohia; Eva Almunia Badía Hezkuntza eta Lanbide Heziketako estatu-idazkaria; eta Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea. Horrez gain, Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilaria ere bertaratu da.

Sanzek 1829ko urtarrilaren 11n Gorteen ekimenez sortutako organo honen ibilbidea nabarmendu du. Presidentearen esanetan, organo hau “Nafarroak luzaroan izandako hezkuntza-autonomiaren sinboloa da”, gure gizarteak eta erakundeek hezkuntza-gaien inguruan izandako etengabeko arduraren isla. Organo hau arazoak ebazteko eta hezkuntza-gaietan aritzen diren sektore desberdinen iritzia bateratzeko sortu zen.

Ildo horretatik, presidentearen esanetan “Hezkuntzaren arloan itun orokorra egin beharko litzateke, alderdi bateko edo besteko parlamentu-gehiengoen ondorioz etengabe gertatzen diren norabide-aldaketak saihesteko”.

Elena Torres Parlamentuko presidenteak azpimarratu duenez, ekitaldi hau Parlamentuaren egoitzan ospatzea erakundearen eta hezkuntza-erkidegoaren artean dagoen “loturaren” sinboloa da, eta Hezkuntza Batzorde Gorenak “unibertsitatez kanpoko hezkuntza arautzen” izan duen “funtsezko eginkizuna” nabarmendu du. 

Ekitaldian Tafallako “Sancho III el Mayor” Bigarren Hezkuntzako Institutuko Abesbatzak parte hartu du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa