(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren iritziz “mespretxagarria” da Atarrabiako alkateak txupinazoa legez kanpoko EAE alderdiari botatzen uztea astelehena, 2009.eko urriak 5

Alberto Catalan eledunaren hitzetan, “terrorismoaren biktimei eta gizarte demokratiko osoari burla egitea da”


“Asteburuan Atarrabian gertatutakoa probokazio hutsa da”. Salaketa irmoa egin du gaur Erakundeekiko Harremanetarako eta Hezkuntzako kontseilari eta Gobernuaren eledun Alberto Catalan Higuerasek Atarrabiako alkate Peio Gurbindok (NaBai) asteburuan hartutako erabakiaren kontra. Izan ere, alkateak erabaki zuen herriko jaietako txupinazoa legez kanpoko EAE alderdiko zinegotzi batek botatzea.

Catalanek esan du Atarrabiako alkatearen portaera “mespretxagarria" eta "nahitazkoa” dela, eta zinegotziaren alderdi politikoa ere kritikatu du: "ulertezina da, Berriozarren gertatutako guztiaren ondoren, NaBai alderdi politikoak talde terrorista batekin zerikusia edukitzeagatik legez kanpo utzitako indar politiko bati txupinazoa botatzen uztea, berriz ere".

Nafarroako Gobernuaren aburuz, larunbatean Atarrabian gertatutakoa “terrorismoaren biktimen eta demokraten kontrako errespetu falta bat da".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa