(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak Osasun departamentuaren obra proiektuak nola dauden azaldu du asteartea, 2009.eko urriak 6

Azpiegituretarako 238 milioi euroko aurrekontua dago, legealdi osorako


C pabilioiko obrak

Kutz kontseilariak osasun arloko obrak nola dauden azaldu du; obra horietarako aurrekontua 238 milioi eurokoa da.

Gaur goizean, prentsaurrekoan, Osasun kontseilari Maria Kutz Peironcelyk azaldu du Osasun departamentua egiten ari den obra proiektuak zertan diren. Izan ere, “azken hamarkadako berrikuntza eta modernizatze jarduera handienak egiten ari dira”, kontseilariaren hitzetan.

Kontseilariak adierazi du gauzatzen ari diren azpiegituretarako (ospitaleak, kontsultategi espezializatuak eta lehen mailako arreta) "inbertsio handia" egin dutela, zehazki: 238 milioi euro legealdi osorako. Azpiegitura horiek “bermatuko dute modernizatzea eta gerora laguntza behar bezalakoa izatea”. Alde horretatik, Nafarroako osasun zerbitzuak “berrikuntzaren eta ikerketaren aldeko apustu handia egin du, betiere aitzindaritzan, berrikuntzan eta eramangarritasunean oinarrituta".

Hona hemen ospitale azpiegiturak, zentroka: batetik, Nafarroako Ospitaleari dagozkio C pabilioia, Ikerketa Biomedikoko Zentroa (IBZ) eta larrialdietako eraikin berria; Bestetik, Virgen del Camino Ospitaleak izango ditu ama-haurrentzako larrialdietako eraikin berri bat, kirurgia gune berri bat eta emankortasun unitatea; azkenik, Ubarmin Klinikak kirurgia gune berri bat edukiko du, Lizarrako Ospitaleak obstetriziako ebakuntza gela berri bat eta Tuterako Ospitalean kirurgia atala berrituko da.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa