(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak harrera egin die Espainiako Nefrologia Elkartearen 39. biltzarrean parte hartu dutenei asteartea, 2009.eko urriak 6

Biltzarra Iruñan egin dute eta osasun arloko 1.000 profesional inguru bildu dira, nefrologian adituak


Presidentea eta nefrologiari buruzko biltzarreko partaideak

Sanz presidenteak harrera egin die nefrologiari buruzko 39. biltzarreko partaideei ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin die harrera Espainiako Nefrologia Elkartearen 39. biltzar nazionalean parte hartu dutenei. Biltzarra urriaren 3an hasi zen eta gaur amaituko da, Baluarte Biltzar Jauregian. Harreran presidentearekin batera izan dira Osasun kontseilaria, Maria Kutz Peironcely, eta Osasun arloko zuzendari nagusia, Isabel Martin Montaner.

Sanz presidenteak nabarmendu du Foru Erkidegoak medikuntzaren aldeko apustu handia egin duela. Hala, Nafarroako Medikuntza eta Teknologiako Asistentzia Gunea egingo dute laster. Gune horretan laguntza zentro bat egongo da, osasun prozesu jakin batzuk ahalik eta lasterren konpontzeko, “izan ere, diagnostikoa lortzeko egin behar diren proba eta kontsulta guztiak aldi berean egingo dituzte, egunean 24 orduko arretarekin”.

Espainiako Nefrologia Elkartearen 39. biltzarra dela eta 1.000 profesional inguru bildu dira Baluarten, guztiak medikuntzaren arlo horretan adituak. Nefrologoak giltzurrunaren gaixotasunei buruzko gaietan dira adituak: prebentzioa, detekzio goiztiarra, tratamendu berriak eta gaixoak transplanteen zerrendetan sartzeko irizpideak, besteak beste.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa