Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Biltzarra Iruñan egin dute eta osasun arloko 1.000 profesional inguru bildu dira, nefrologian adituak
Sanz presidenteak harrera egin die nefrologiari buruzko 39. biltzarreko partaideei
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko presidenteak Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin die harrera Espainiako Nefrologia Elkartearen 39. biltzar nazionalean parte hartu dutenei. Biltzarra urriaren 3an hasi zen eta gaur amaituko da, Baluarte Biltzar Jauregian. Harreran presidentearekin batera izan dira Osasun kontseilaria, Maria Kutz Peironcely, eta Osasun arloko zuzendari nagusia, Isabel Martin Montaner.
Sanz presidenteak nabarmendu du Foru Erkidegoak medikuntzaren aldeko apustu handia egin duela. Hala, Nafarroako Medikuntza eta Teknologiako Asistentzia Gunea egingo dute laster. Gune horretan laguntza zentro bat egongo da, osasun prozesu jakin batzuk ahalik eta lasterren konpontzeko, “izan ere, diagnostikoa lortzeko egin behar diren proba eta kontsulta guztiak aldi berean egingo dituzte, egunean 24 orduko arretarekin”.