(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1,7 milioi euro bideratu dira toki entitateetara, gizarte-enpleguko programa berezirako asteartea, 2009.eko urriak 6

Nafarroako Gobernuak bultzatutako ekimena da, krisi ekonomikoari aurre egiteko


Nafarroako Gobernuak, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzaren bidez, 1,7 milioi euroko diru-laguntza eman die 45 entitateri (oinarriko 2 gizarte-zerbitzu, 18 mankomunitate, 21 udal eta 4 gizarte-entitate), erkidegoarentzat interesa duten jarduerak egiteko. 

Zehatz esanda, diru-laguntza horren bidez oinarrizko errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzeak eragindako gastuei aurre egin nahi zaie. Hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuak bultzatutako Gizarte Enpleguko Programa Bereziaren betekizunetako bat da, krisiaren ondorioei aurre egiteko eta, era berean, Gizarte Enplegu Babestuaren Programaren neurri osagarria da.

Gizarte Enpleguko Programa Berezia

Gizarte Enpleguko Programa Berezia joan den ekainean aurkeztu zuen María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, eta Gizarte Enplegu Babestuaren Programa osatzen du, ezaugarri desberdinak izan arren. Programa berria krisi ekonomikoak tradizioz langabezian ez zeuden pertsonengan izandako ondorioei aurre egiteko jarri da abian. Bi programetarako, Nafarroako Gobernuak 7 milioi euroko inbertsioa baino handiagoa egin du, eta 1.000 lanpostu baino gehiago sortuko dira.

Zerbitzu honen bidez, gizarte-prestazioak modu pasiboan hartzetik atera nahi dira lanik gabe geratzeagatik horretara iritsi diren pertsonak. Pertsona horiek ez daukate inolako adierazlerik esku-hartze intentsiboa beharrezkoa izateko.

Gizarte Enpleguko Programa Berezi berriak hiru ezaugarri nagusi ditu: lehenengo eta behin, kontratatzen diren pertsonek oinarrizko errenta jaso behar dute eta familia-zamak izan behar dituzte; bigarren, kontratuen iraupena gutxienez sei hilekoa izango da; eta hirugarren ezaugarriak diru-laguntzarekin zerikusia du, alokairu-kontzeptuei aplikatuko baitzaie osorik (soldatak eta Gizarte Segurantza), Gizarte Enplegu Babestuaren programa tradizionalean ez bezala, horretan alokairuak eta laguntza- eta trebakuntza-langileek gizarte-akonpainamendua egitea finantzatzen baitira. Modu horretan, lanpostu bakoitzeko diru-laguntza sei hilabetean urteko lanbide arteko gutxieneko soldataren %140 izango da, sei hilabeteri dagokiona (6.115,20 euro).

Neurri hori eta krisiaren aurkako beste neurri batzuk, hala nola buru-gaixotasuna duten pertsonei artapen osoa eskaintzeko proiektua, gizarte-integrazioko alokairuko etxebizitza-programa, eta oinarrizko errenta izapidetzean prozedura eta epeak sinplifikatzea joan den otsailean eratutako krisiaren aurreko Gizarte Izaerako Lantaldearen esparruan jasotako ekarpenetatik eta arlo horretan udalekin lotutako akordiotik eratorri dira.

Prentsa-oharrarekin batera dokumentu bat gehitu da, laguntza jasoko duten entitateekin, plaza kopuruarekin eta horietako bakoitzera bideratutako diruarekin.




Dokumentazioa:
Diruz lagundutako entitateak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa