(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 2.500 gazte inguruk bide-segurtasunari buruzko sentsibilizazio-kanpainan parte hartuko dute asteartea, 2009.eko urriak 6

Caballero kontseilariak gaur aurkeztu du ekimena


Javier Caballero kontseilaria eta Luis Javier del Portillo Donapea LH zentroko zuzendaria.

Caballero kontseilaria eta Luis Javier del Portillo Basterra Donapea LH zentroko zuzendaria. ( irudia handitu )

Nafarroan Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ikasten duten 2.500 gazte inguruk trafiko-istripuak prebenitzeko sentsibilizazio-kanpainan parte hartuko dute, “Segungo batean... zure bizitza aldatzen da” lemapean.

Kanpaina gaur goizean aurkeztu du Javier Caballero Martínez lehen presidenteordeak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak Iruñako Donapea Lanbide Heziketako zentroan, jarduna zentro horretan programatu baita lehenengoz.

Ekimena Nafarroako Gobernuak jarri du abian MAPFRE Bide Segurtasuneko Fundazioarekin lankidetzan, Nafarroako Bide Segurtasunaren Estrategiaren barruan.

Ikus-entzunezkoa eta hitzaldia

Ikus-entzunezko bat proiektatuko da, trafiko-istripuaren biktimek, horien familiakoek eta inguruko beste pertsona batzuek izaten dituzten aldaketen inguruan, eta ondoren, hainbat adituk ezbehar hauen ondorioei buruzko hitzaldia emango dute eta galderen txanda irekiko da, ikasleek iritziak eta zalantzak azaldu ditzaten.

Helburua gidabaimena lortzeko adinetik hurbil dagoen adin-talde hau bide-segurtasunaren garrantziaren inguruan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da.

Urrian eta azaroan Nafarroako zenbait herritako hamabost bat zentrotan hitzaldiak programatu dira, eta horietan 2.500 ikasle inguru aritzea aurreikusi da.

Gaur lehenengo hitzaldiak eman dira (10etan eta 12,15ean) Iruñako Donapea Institutuan. Zentro berean bihar, urriak 7, beste bi hitzaldi emango dira. Ondoren, zentro hauetan emango dira, data itxita duten zentroak aipatzearren: Plaza de la Cruz (urriak 8), Salesianos (9), Iruñako Virgen del Camino (13 eta 14), San Cernin (15), Altsasu (16), Tafalla (19), Martzilla (20), Azkoien (21), San Adrián (22), Iruñako Navarro Villoslada (23), Lizarrako BHI eta Politeknikoa (azaroak 2), Tuterako Benjamín BHI eta Tuterako San Francisco Javier (9).

Istripuak, heriotzaren bigarren arrazoia gazteen artean

Trafiko-istripuek eragindako traumatismoak heriotzaren bigarren arrazoia dira 5 eta 25 urte bitarteko pertsonen artean. Estatistiken arabera, istripuetan hildako pertsonen heren bat gazteak dira.

Nafarroan, iaz 18 urtetik beherako 6 pertsona eta 18 eta 34 urte bitarteko 16 pertsona hil ziren, eta hildakoen kopuru osoa 46 izan zen. Gizonezko gazteen taldearen kasuan, trafiko-istripu batean hiltzeko edo istripua izateko probabilitatea adin-talde bereko emakumezkoen kasuan baino hiru aldiz handiagoa da.

Munduan, trafiko-istripuen kopuruak gora egin du azken urteetan, motorizazio-indizearekin batera. Hori dela eta, joera horrek aurrerantzean ere jarraitzen badu, istripuak munduan heriotzaren hirugarren arrazoia izango dira (gaur egun bederatzigarren lekua dute).


Garatze bidean dauden herrialdeetan, batez ere Afrikan eta Ekialdeko Mediterraneoan, hiltzen dira 25 urtetik beherako pertsona gehien trafiko-istripuetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa