(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Abiadura Handiko Korridoreko proiektuen laguntza teknikoa adjudikatu da, 774.000 eurotan asteazkena, 2009.eko urriak 7

Getinsa SL enpresa izan da lanaren adjudikazioduna Castejón-Iruñerria tarterako


Castejón-Iruñerria tarteko laguntza teknikoa

Nafarroako Abiadura Handiko Korridoreko proiektuen laguntza teknikoa adjudikatu da.

José Luis Echávarri Herri Lanen zuzendari nagusiak Abiadura Handiko Korridore Kantabriar-Mediterraneoko Castejón-Iruñerria tarteko eraikuntza-proiektuen aholkularitza eta laguntza teknikoa Getinsa SL enpresari 774.000 eurotan adjudikatzeko ebazpena sinatu du gaur goizean. Enpresa hau aurkeztutako zazpi eskaintzaren artean hautatu dute.

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak joan den irailaren 30ean Nafarroako Parlamentuan iragarri zuen bezala, bost eraikuntza-proiektuen kontratazioa aste honetan bertan adjudikatuko da, zehatz esanda, urriaren 9an, ostiralean. Albaren esanetan, proiektuen zuzendaritzan eta koordinazioan laguntzeko aholkularitzako eta laguntza teknikoko enpresa adjudikazioduna, kasu honetan Getinsa SL, gainerako adjudikazioetatik kanpo geratzen da, erantzukizunak bateraezinak direlako. 

Aipatzekoa da lizitazio hauetara (laguntza teknikoa eta 5 eraikuntza-proiektuak idaztea) 157 eskaintza aurkeztu direla guztira, 34 ingeniaritzaren eskutik.

Bestalde, eraikuntza-proiektuak idazteko kontratuen iraupena 14 hilekoa da. Beraz, Abiadura Handiko Korridorearen Nafarroako tarteko lanak 2011n hasi daitezke.

Abiadura Handiko Korridorearen garrantzia Nafarroan

Abiadura Handiko Korridore Kantabriar-Mediterraneoko Castejón-Iruña tartea egitea Nafarroa 2012 Planaren lehentasunezko jardunetako bat da. Lan horretarako eta Iruñako Abiadura Handiko geltoki berriaren ingurua eraikitzeko (hau ere plan horretan jaso da) 1.500 milioi euroko inbertsioa egingo da, eta 10.000 enplegu sortuko dira. 

Era berean, korridore hau eraikita, Nafarroan Europar Batasunak sustatutako garraio-eredu jasangarria ezarriko da, eta Foru Komunitatea nazioarteko zabalerako abiadura handiko Europaz gaindiko sarean sartuko da merkantzientzat zein bidaiarientzat eta, gainera, bertako enpresa- eta ekonomia-sarearentzat lehiakortasuna sortuko da.

Proiektuen idazketaren kontratazioa joan den maiatzaren 16an Foru Komunitatearen eta Administrazio Zentralaren artean Nafarroako Abiadura Handiko Korridorea eraikitzeko protokoloa sinatzeari esker lortu da.





Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa