(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Graftech Ibéricaren industria-pabilioi berriaren inaugurazioan parte hartu du asteazkena, 2009.eko urriak 7

Nafarroako Gobernuak instalazioetan egindako hobekuntzetan 831.130 euroko laguntza eman du, inbertsioen ondoriozko kenkari fiskalaren kontzeptuan


Graftech Ibéricaren pabilioi berria

Sanz presidentea eta Pieter Barnard Graftechen pabilioia inauguratzen. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea, José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariarekin eta Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariarekin batera, Graftech Ibérica enpresaren industria-pabilioi berriaren inaugurazioan egon da gaur eguerdian Ororbian.

Nafarroako Gobernuak enpresaren instalazioetan egindako hobekuntzetan parte hartu du, 831.130 eurorekin, inbertsioen ondoriozko kenkari fiskalaren kontzeptuan. Laguntza hori sei milioi euroren truke egindako inbertsioei dagokie, nabe berriak eraikitzeko eta makineria erosteko, baita aurreztearen eta energia-dibertsifikazioaren arloan egindako jardunetarako ere.
Graftech International grafitozko produktuak egiten dituen enpresa da. Duela 120 urte baino gehiago sortu zen, eta enpresaren produktuak altzairu-ekoizpenean, elektronikan, kimikan, arlo aeroespazialean eta garraioetan erabiltzen dira. Enpresaren egoitza nagusia Clevelanden dago (Ohio-USA), eta fabrikak Estatu Batuetan, Brasilen, Mexikon, Hegoafrikan, Errusian, Frantzian, Italian eta Espainian ditu.


Graftecheko zuzendaritza-kideei egindako harrera

Sanz presidenteak Graftecheko zuzendaritza-kideak bere bulegoan hartu ditu. ( irudia handitu )

Graftech Ibérica, SL enpresak grafitozko elektrodoak egiten ditu eta 1967an sortu zenean Unión Carbide Navarra deitzen zen. 200 eta 240 langile bitartean izaten ditu. Ekoizpenaren %80 baino gehiago esportatu egiten da.

Gaur inauguratutako pabilioian fabrikaren atal bat berritu da. Nabeak 145 metro luze eta 43 metro zabal ditu, eta 26 metroko altuera. Proiektu osoak 35 milioi euroko inbertsioa eskatzen du.

Sanz presidenteak enpresaren eta Nafarroako Gobernuaren artean dauden harreman onak nabarmendu ditu, eta industria-pabilioi berria ahalbidetu dutenei eta langileei zorionak eman dizkie.

Ororbian egindako ekitaldiaren aurretik, Sanz presidenteak enpresako zuzendaritza-kideak Nafarroako Jauregiko bulego ofizialean hartu ditu.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa