(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilaria Iruñako gotorlekua birgaitzeko obrak ikustera joan da asteazkena, 2009.eko urriak 7

Guztira harresiaren 6.638 metro birgaituko dituzte, baita Santa Klarako kanpoaldeko defentsa egitura ere


Gotorlekuko obretara bisita

Corpas kontseilaria eta Iruñako alkatea, gotorlekura egin duten bisitan. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas, eta Iruñako alkatea, Yolanda Barcina, Santa Klarako kanpoaldeko defentsa egitura birgaitzeko obrak ikustera joan dira; egitura horri San Frantzisko Xabierkoa ere esaten diote. Guztira harresiaren 6.638 metro birgaituko dituzte, kanpoaldeko defentsa egitura barne. Horrez gain, estalitako bidea, kontraezponda eta kontraguardia ere berrituko dituzte.

Lanak uztailaren 24an hasi zituzten eta, lehen fasea amaitu ondoren, hormataletako landareak kendu dituzte, garbitu ondoren okerren zeuden goiko silarri lerroak desmuntatu dituzte eta, orain, kontraguardiako parapetoa berreraikitzen ari dira. Obra horiek Nafarroako azpiegitura publikoak garatzeko Nafarroa 2012 Planean eta Harresietako Jardueren Udal Planean daude jasota. Udal Plan horretan Nafarroako Gobernua eta Iruñako Udala modu koordinatuan ari dira lanean.

Harresi zati hori birgaitzeko lana gotorlekua berreskuratzeko proiektuari dagokio; oraingoz Santa Luziako bastioia, errege bastioia eta San Antongo bastioiaren hondarrak berreskuratu dituzte. Gotorleku osorako 2012. urtera arte aurreikusita inbertsioa 6 milioi eurokoa da. Aipatu obraren aurrekontua 3,07 milioi eurokoa da. Zenbateko horren %51 Nafarroako Gobernuak jarriko du, Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioaren bitartez; %29 estatuko gobernuak, Defentsa Ministerioak ondarea berreskuratzeko dauzkan funtsak medio; eta gainerako %20 Iruñako Udalak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa