(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

OPDE taldeak 17 eguzki instalazio jarriko ditu Piemonten; instalazioek 75 MWeko potentzia izango dute osteguna, 2009.eko urriak 8

Roig kontseilaria eta Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia enpresaren eta Piemonteko Gobernuaren arteko akordioaren sinadura ekitaldian izan dira


OPDE enpresak eta Piemonteko Gobernuak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Piemonten eguzki instalazioak jartzeko akordioa sinatu dute. ( irudia handitu )

Eguzki energia fotovoltaikoko OPDE talde multinazionalak eta Piemonteko Gobernuak (Italia) lankidetza hitzarmen bat sinatu dute gaur eguerdian, 17 eguzki instalazio jartzeko, guztira 75 MWeko potentziakoak.

Ekitaldira bertaratu dira Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentuko kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro, eta Ekonomia eta Ogasun departamentuko Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia, Juan Franco Pueyo.

Roig kontseilariak nabarmendu du “akordio hori oso garrantzitsua dela, agerian jartzen duelako, berriz ere, Nafarroa aitzinari dela energia berriztagarrien alorrean”. Kontseilariak adierazi du, baita ere, oso ona dela “ekonomia larri dabilen honetan OPDE enpresa nafarrak Italian halako akordio garrantzitsu bat sinatzea. Horregatik, OPDE taldea zoriontzeaz gain, azpimarratu du “kanpoko merkatuetan lehiatzearen aldeko apustua” egingo duela, “hori baita bide onena enpresak sendotzeko, enplegua gehitzeko eta lehiatzeko gaitasuna eta emaitzak hobetzeko”. Horrez harian, kontseilariak adierazi du Nafarroako Gobernuak azpimarratu duela enpresek nazioartekotzeko premia dutela, batik bat eguzki energiaren arlokoek: “Sektoreko kideekin izan ditudan bileretan, Espainian estatuko legeria aldatzeak eragin duen kezka ikusita, Foru Administrazioak nabarmendu du garrantzizkoa dela enpresa horiek beste herrialde batzuetako merkatuetan nitxo berriak bilatzea”.

Instalazioak Cuneo, Asti eta Alessandria probintzietan ezarriko dituzte. Ezarri eta abian jarri 2009ko urritik 2010eko abendura egingo dituzte.

Proiektua eskualdeko gobernuak onartu du eta hitz eman du prozesu burokratikoak arinduko dituela, ahalik eta lasterren martxan jartzeko. OPDE taldeak 125 enplegu berri sortuko ditu; guztira 375 lanpostu egongo dira, zuzenak eta zeharkakoak.

Proiektua hiru fasetan garatuko dute. Lehenbizikoan zazpi eguzki parke fotovoltaiko jarriko dituzte, guztira 31 MWeko potentziakoak; parke horiek 2010. urte hasieran amaituta egongo dira. Instalazio horiek herri hauetan egongo dira: Fossano (Cuneo), Ceva Lesegno (Cuneo), Bubbio (Asti), Quattordio (Alessandria), Casale Monferrato (Alessandria), Rosignano Monferrato (Alessandria) eta Quargnento (Alessandria). Lehen faseko inbertsioa 150 milioi eurokoa da. 

Halaber, lehen fase horretan martxan jarriko dituzte, batetik, RIOS enpresako jarduera eta zaintza zentroa (enpresa hori taldeko kide da); eta bestetik, eguzki jarraitzaileak eta egitura finkoak egiten dituen MECASOLAR enpresaren zentroa, Turinen. Azken zentro hori logistikarako erabiliko dute eta handik hornituko ditu OPDE taldeak Frantziako, Alemaniako eta Europa ekialdeko eguzki energia fotovoltaikoaren merkatuak.

Bigarren fasea 2010ean mamituko dute: beste hamar eguzki instalazio egingo dituzte, guztira 45 MWekoak. Fase horretan 170 milioi euro inbertituko dituzte eskualdean. Hirugarren fasean, zentro teknologiko eta unibertsitateekin elkarlanean, Eguzki Energia Fotovoltaikoko Ikerketa Zentroa jarriko dute martxan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa