(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun departamentuak A gripea prebenitzeko protokolo berezi bat jarri du Nafarroako kirol talde eta federazioentzat osteguna, 2009.eko urriak 8

Ekimen horren berri emateko, Kutz eta Garcia Malo kontseilariek eskuak garbitu dituzte, modu sinbolikoan, Osasunako futbolariekin


Kutz kontseilaria eta Camacho.

Jose Antonio Camacho eta Kutz kontseilaria. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Osasun kontseilaria, Maria Kutz Peironcely, eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel Garcia Malo, Osasuna futbol taldeko instalazioetara joan dira. Han, eskuak garbitu dituzte, modu sinbolikoan, azaltzeko ze neurri higieniko hartu behar dituzten kirol taldeek A gripea ez kutsatzeko.

Ekitaldi sinboliko horretan, lehen mailako taldeko futbolariei eta langile teknikoei higieneari buruzko aholkuak eman dizkiete, birusa ez kutsatzeko. Aholku horiek Nafarroako gainerako kirol taldeei ere emango dizkiete, beste talde batzuekin egin duten moduan. Informazio hori Osasun departamentuak igorriko die Nafarroako kirol talde, klub eta federazioei.

Osasuna futbol taldearen aldetik, ekitaldian parte hartu dute, jokalariez gain, taldeko presidenteak, Patxi Izcok; entrenatzaileak, Jose Antonio Camachok; eta medikuak, Patxi Cipriainek.

Kirolarientzako prebentzio neurriak beste talde edo kolektiboentzakoen modukoak dira, baina zenbait ñabardura dituzte. Esaterako, garrantzi gehiago eman behar zaio gripearen sintomak identifikatzeari eta sintoma horiek dauzkaten lagunak isolatzeari. Prozesu horretan kirol taldeko medikuaren zeregina oso garrantzitsua da.


Halaber, ezinbestekoa da arnas edo muki jariakinak izan ditzaketen gauzak ez partekatzea. Alde horretatik, adibidez, funtsezkoa da ur edo hidratatzaile botilak ez partekatzea.

Pandemiaren aldi gorenari dagokionez, osasun publikoko adituen gomendioa da kontzentrazio gutxiago egitea. Kontzentrazioak ezinbestekoak badira, komeni da partaideak bata besteagandik metro batera egotea, gutxienez.


Garcia Malo kontseilaria eta Osasuna taldeko kapitaina, Patxi Puñal. ( irudia handitu )

Joan-etorri kolektiboetan, jokalariek, sintomarik ez badute, ez dute banako logeletan egon beharrik. Autobusean, komeni da erabilitako musuzapiak jartzeko tapadun ontzi bat edukitzea.

Azkenik, txertoari dagokionez, kirolariak ez daude arrisku taldeen barruan.

Nork bere burua zaintzeari dagokionez, jokalariek eta kirol taldeetako langileek arnas higieneko oinarrizko neurriak bete behar dituzte, besteak beste: eztul eta doministiku paperezko zapietan egin behar da eta erabilitako zapiak paperontzietara bota; musuzapirik ez edukiz gero, eztul eta doministiku egiterakoan ahoa ukalondoarekin tapatu behar da.

Gainera, komeni da eskuak maiz garbitzea, xaboi eta urarekin, bereziki doministiku edo eztul egin eta mukiak kendu eta gero, jan aurretik eta ondoren, komunera joan eta gero, e.a. Alde horretatik, kirol taldeek xaboia eta paperezko eskuoihalak (edo airezko lehorgailuak) eduki behar dituzte komunetan.

Horrez gain, jokalariek eta, oro har, klubeko langile guztiek informazio nahikoa eduki behar dute gripearen sintomak identifikatzeko eta egunero ikuskatzeko, bai klubaren instalazioetan, bai instalazioetatik kanpo. 


Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa