(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2010. urtean 10 milioi inguru emango ditu garapenerako lankidetzarako ostirala, 2009.eko urriak 9

Laguntza horiek ondokoetarako izango dira: garapenerako mikro-jarduerak, sentsibilizazio-jarduerak eta gazte solidarioa programa


Garapenerako lankidetzarako deialdien aurkezpena.

Nafarroako GGKE-ei lankidetzarako laguntzen deialdien aurkezpena. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirol Sailaren bidez, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei nazioarteko lankidetzako urteroko laguntza-deialdiak aurkezteko jardunaldia antolatu du. 

María Isabel García Pablo sailburua izan da jardunaldi horri hasiera emateaz arduratu dena. Sailburuaren arabera, jardunaldi hori aukera paregabea da “zalantzak argitzeko eta erakundeek abian jarri nahi dituzten ekimenak hobeto azaltzeko”.

Zehazki, lau deialdi aurkeztu dira: lehena, garapenerako mikro-jarduerei dagokiena. Ekintza horien helburua ekipamendu-ondasunez edo bestelakoez jabetzea da, garapenerako proiektuan bilduko direnak; halaber, proiektu horiek baino tamaina txikiagoko denbora eta ekonomia dimentsioko jarduerak egitea.

Bigarren deialdia garapenerako lankidetzako urteroko proiektuak diruz laguntzeko da, zuzenean, garapen bidean diren herrialdeetako laguntzarik gabeko populazioaren funtsezko beharrak asetzeko. 

Bestalde, gizarte-sentsibilizazioko jardueren garapenerako hirugarren deialdia dago. Jarduera horiek ondokoak lagun ditzakete, besteak beste: hedapen-kanpainen era, informazio-zerbitzuak, bidezko merkataritzaren aldeko ekimenak eta garapen bidean diren herrialdeetako produktuen kontsumo arduratsua, erakusketak edo ikasmaterialak egitea. Izan ere, jarduera horien helburua gizarteari garapen bidean diren herrialdeen arazoen gaineko ikuspegi egokiagoa eskaintzea da.

Azkenik, García Malok gazteak solidaritatean sentsibilizatzeko programarako diru-laguntzen deialdia aipatu du. Programa hori “Joan, parte hartu eta kontaguzu” izenekoa, gazte nafarren artean sentsibilizazioa eta solidaritatearen balorea sustatzekoa da, boluntario bezala, nazioarteko lankidetzako proiektu edo programetan edo kooperazioko ikastaro praktiko-teorikoetan parte hartuta.Hori guztia, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKE) bultzatu eta exekutatuta, bi eratan, egoki iritzitako plazen finantzazioa eska dezaketenak: garapenerako kooperazioko programa edo proiektuetan parte hartzea, hamahiru eta hamabi hilabete bitarteko egonaldietarako, eta kooperazioko ikastaro teoriko-praktikoak egitea, praktikak eginda horien gainean, helburua gazteen prestakuntza dutenak, proiektu baten zikloaren praktika, exekuzio eta kudeaketatik. Esperientziaren iraupena ezingo da hogei egunetik gorakoa izan, ezta bi hilabetetik gorakoa izan ere.

Lau deialdien helburua pobreziaren aurka borrokatzea eta populazioen bizi-kalitatea eta garapenerako gaitasuna hobetzea da eta, hori guztia egin ahal izateko, Nafarroako Gobernuak 2010. urtean 10 milioi inguruko aurrekontua (9.950.000) emango du: 900.000 euro mikro-jardueretarako, 7.800.000 euro urteroko proiektuetarako, 400.000 euro gizarte-sentsibilizazioko jardueretarako eta 850.000 euro “Joan, parte hartu eta kontaguzu” programarako.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa