(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak Corteseko mediku kontsultategia inauguratu du ostirala, 2009.eko urriak 9

Kontsultategiko eraikin berria egiteko Nafarroako Gobernuak 831.683 euro jarri ditu


Kutz kontseilariak Corteseko mediku kontsultategia inauguratu du. ( irudia handitu )

Osasun kontseilariak, Maria Kutz Peironcelyk, Corteseko mediku kontsultategia inauguratu du gaur goizean. Kontsultategia Tuterako Osasun Eremuko Buñuelgo Oinarrizko Osasun Eremuari atxikita dago; zentroari 3.414 osasun txartel dagozkio. Kontsultategia eraikin berri bat da eta inaugurazioan izan dira, kontseilariaz gain, Cortesko alkatea, Javier Blasco Mendivil, eta Osasun arloko zuzendari nagusia, Isabel Martin Montaner.

Kontsultategiaren sustatzailea Nafarroako Gobernuko Osasun departamentua da. Departamentuak 771.660 euro jarri ditu obretarako eta 60.023 euro ekipamenduetarako. Ekipamenduetarako zenbatekoa honela banatu dute: 47.992 euro altzari orokorretarako, 10.697 euro ekipamendu klinikorako eta 1.334 euro seinaleztapenerako.

Corteseko kontsultategi berriak 569,20 metro koadroko azalera eraikia eta 453,29 metro koadro erabilgarri dauzka. Eraikinean jarri dituzte, hain zuzen, medikuntzako eta erizaintzako bina kontsultategi, larrialdietarako areto bat, erabilera anitzeko hiru kontsultategi (bat miaketak eta proba osagarriak egiteko), harrera gunea, itxarongela, komunak, biltegia, material garbi eta zikinetarako guneak, artxiboa eta LMTko langileentzako bilera gela. 

Langileei dagokienez, kontsultategian egongo dira medikuntza orokorreko bi mediku, bi erizain eta administrari bat.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa