(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lehen mailako Arretak Nafarroako Zainketa Aringarrien Baliabideen Gida berria aurkeztu du asteartea, 2009.eko urriak 13

Inguruabar horrek ukitutako profesionalentzat eta familientzat eskura dauden osasun- eta gizarte-baliabideak eta baliabide materialak biltzen ditu


Cristina Ibarrola Guillén Lehen mailako Arretako zuzendariak, gaur goizean egindako prentsaurrekoan, Nafarroako Zainketa Aringarrien Baliabideen Gida aurkeztu du. Gida horren bidez, Foru Komunitatean mota horretako pazienteak artatzeko eskura dauden baliabideen multzoa jaso eta irisgarri egingo da.

Dokumentuak 2007ko martxoan onetsitako Gobernu zentralaren zainketa aringarrien estrategia Nafarroara egokitzen du, eta mota horretako artapenak behar dituzten pazienteen familiakoei eta horien zainketan laguntzen duten profesionalei bideratuta dago, hala nola medikuei, erizainei, laguntzaileei, psikologoei, gizarte-langileei, apaizei, boluntarioei eta pazienteen zainketan eta familien artapenean parte hartzen duten gainerako profesionalei.

Pazienteei dagokienez, minbizi aurreratua duten pertsonak, patologia kronikoak dituzten gaixoak, hala nola gaixotasun neurologiko endekatua, dementzia, bihotz-gutxiegitasunak, arnas-gutxiegitasunak, giltzurrun-gutxiegitasunak, eta oro har, bizi konpromiso handiko edo konplexutasun handiko egoerak dituzten gaixoak dira. Gidak garrantzi handia izan dezake gaixotasun aurreratuari etxean edo egoitzan aurre egiten dioten pazienteen kasuan.

Dokumentu honek lagungarria izan nahi du sufrimendua arintzeko eta pertsona horien bizi kalitatea albait gehien hobetzeko, baliabide eskuragarriak erraz eta azkar eskuratu ahal izateko. Informazioaren izaera praktikoa da.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Zainketa aringarrien baliabideen gida

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa