Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sanz presidenteak Musikaren Hiriko lehen harria jarri du
asteartea, 2009.eko urriak 13
Musikaren Hiria Iruñako Mendebaldea auzoan egingo dute: bi kontserbatorio jarriko dituzte, kubo formako eraikin banatan
Sanz presidenteak Musikaren Hiriko lehen harria jarri du.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, Musikaren Hiriko lehen harria jarri du gaur goizean. Musikaren Hirian egongo dira Musika Kontserbatorio Nagusia eta Musika Kontserbatorio Profesionala. Jarduera horrek lehentasuna dauka Nafarroa 2012 Planean eta Hezkuntza departamentuak 21.233.446 euro jarriko ditu, 20 hilabetean. Ekitaldira bertaratu dira, presidenteaz gain, Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras; Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon; Parlamentuko burua, Elena Torres; Iruñako alkatea, Yolanda Barcina; eta Nafarroako musika kulturako eta talde artistiko nagusietako ordezkariak, horien artean Maria Bayo sopranoa.
Musikaren Hirian maila ertaineko eta goi mailako musika ikasketak jarriko dituzte. Proiektua Iruñako Mendebaldea auzoan gauzatuko dute: kubo formako bi eraikin egingo dituzte, bat Kontserbatorio Nagusia jartzeko eta bestea Kontserbatorio Profesionala jartzeko.
Orubeak 15.500 metro koadro dauzka, gutxi gorabehera. Proiektua Fernandez Militino eta Tellechea arkitektoek egin dute, eta Construcciones ACR enpresari esleitu diote; amaitu 2011. urtean egingo dute.
Maria Bayo sopranoa Musikaren Hiriko lehen harria jartzeko ekitaldian izan da.
(
irudia handitu
)
Proiektua
Aipatu bi kontserbatorioak Iruñako Agoitz kaleko eraikinean daude orain. Gero eta ikasle gehiago daudenez, urteak dira denentzako lekua ez dagoela. Gainera, eraikinak akatsak dauzka eta, horrez gain, apirilaren 15eko 389/1992 errege dekretua bete beharra dago; dekretu horretan arte ikasketak ematen dituzten zentroetako gutxieneko betekizunak daude zehaztuta. Gauzak horrela, musika ikasketa profesionalak eta goi mailako musika ikasketak egiteko eraikin multzo bat egitea ezinbestekoa da.
Proposatutako eraikinek hainbat espazio dituzte. Kontserbatorio Profesionalean egongo dira sei gela kolektibo, liburutegi bat, informatika gela bat, artxibo bat, idazkaritza, 25 musika gela, musika tresnen 35 gela, komunak, komun-aurreak, bi bisita gela, atezaintza, erreprografia, 25 ikasketa kabina, irakasle gela bat, zortzi bulego, bi multzo gela, bi abesbatz/orkestra gela, bi perkusio gela, zazpi organo gela, akonpainamendu gela bat, ikasleen elkarterako bi gela, bi biltegi, instalazio gela, korridoreak eta patioa.
Kontserbatorio Nagusian jarriko dituzte sei gela kolektibo, liburutegia, mediateka, idazkaritza, atezaintza, erreprografia, komunak, komun-aurreak, musika tresnen 25 gela, 25 ikasketa kabina, ganbera musikarako 25 gela, bost organo gela, irakasleen gela bat, zortzi sail, bi bisita gela, perkusio gela bat, organo gela bat, informatika gela bat, bi aldagela, hiru aldagela indibidual, auditorio bat (besaulki patioa, eszenatokia, eszenatoki aurrea eta goiko besaulki patioa), elkartearentzako bulego bat, laborategi elektroakustiko bat, artxiboa, grabazio kabina, bi abesbatz/orkestra gela, mugimendu gela bat, langileentzako aldagela eta instalazio gela bat.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Discurso del Presidente del Gobierno de Navarra
Argazki galeria.