(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 100.000 eskola ume baino gehiago daude, lehen aldiz asteazkena, 2009.eko urriak 14

103.013 ikasleak honela daude banatuta: sare publikoan %65,63 (67.605) eta itunpeko ikastetxeetan %34,37 (35.408)


Lehen Hezkuntzako ikasgela

Nafarroan 100.000 eskola ume baino gehiago daude, lehen aldiz.

Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan 103.013 ikasle matrikulatu dira 2009-2010 ikasturtean. Lehen aldiz, 100.000 baino gehiago dira Nafarroan. 2008-2009 ikasturtearen amaieran 99.532 ikasle zeuden matrikulatuta; beraz, ikasturte berrian 3.481 ikasle gehiago daude, %3,5 gehiago, gutxi gorabehera.

Ikasle horien guztien erdia baino gehiago Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan dago: 25.492 Haur Hezkuntzan eta 38.296 Lehen Hezkuntzan, hain zuzen. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 23.653 ikasle daude, Batxilergoan 7.852, Lanbide Heziketako erdi mailako zikloan 3.447 eta goi mailako zikloan 3.274. Heziketa berezian 495 ikasle daude matrikulatuta.

Ikasleen %65,63 (67.605 ikasle) sare publikoan dago eta %34,37 (35.408 ikasle) itunpeko ikastetxeetan.

Unibertsitatez kanpoko ikasleen %61,92 (63.788 ikasle) Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan dago: 42.194 ikasle ikastetxe publikoetan eta 21.594 ikasle itunpeko ikastetxeetan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan unibertsitatez kanpoko ikasleen %23,45 dago matrikulatuta: 14.822 ikasle ikastetxe publikoetan eta 9.335 ikasle itunpeko ikastetxeetan. 

Derrigorrezko Hezkuntzaren ondoko ikasketei dagokienez, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko matrikulak orekatuta daude. Lanbide Heziketan gero eta ikasle gehiago daude: gauden ikasturtean, matrikulatutako ikasle kopuruak %8 egin du gora. Batxilergoan 7.852 ikasle matrikulatu dira (unibertsitatez kanpoko ikasleen %7,62): 5.112 institutuetan eta 2.740 itunpeko ikastetxeetan. Lanbide Heziketan ikasleen %6,52 matrikulatu da: gehienak, 5.182 gazte, ikastetxe publikoetan, eta 1.539 itunpeko ikastetxeetan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Power Point

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa