(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren administrazio-kontseiluko kideak izendatuko ditu asteazkena, 2009.eko urriak 14

Heren bat Gobernuak proposatuta izendatzen da, beste heren bat Parlamentuak proposatuta, eta azkena izen handiko profesionalen artean


Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, SLU sozietateko administrazio-kontseiluko kideak izendatuko ditu. Kontseilua Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikita egongo da.

Foru Legean eta sozietate publikoa sortzeko irailaren 14ko akordioan ezarritakoaren arabera, kideen heren bat Nafarroako Gobernuak proposatzen du (korporazioko bazkide bakarra), beste heren bat Nafarroako Parlamentuak eta azken herena bazkide bakarrak hautatzen du izen handiko profesionalen artean.

Horrela, kontseiluko presidentziarako Álvaro Miranda Simavilla Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izendatuko dute. Nafarroako Gobernuak proposatutako beste bi kideak José Luis Zubiaur Carreño Ondare zuzendari nagusia eta Camino Bonafaux Martínez Aurrekontuen eta Kontu-hartzailetzako zuzendari nagusia dira.

Izen handiko profesionalei dagokienez, hauek izendatuko dituzte: Javier Antoñana Gastesi Irumold enpresako zuzendari nagusia eta 2007. urteko Enpresaburuaren sariaren irabazlea; María Ángeles Egusquiza Balmaseda Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanordea eta Zuzenbide Zibileko katedraduna hezkuntza-zentro horretan; eta Reyes Calderón Cuadrado Nafarroako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa.
Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa


Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, SLU sozietateak Nafarroako Foru Komunitateak osorik harpidetutako kapitala izango du, eta kide bakarreko sozietate mugatuaren itxura izango du, berezko nortasun juridikoarekin eta bere gizarte-objektuaren esparruan jarduteko gaitasun osoarekin. Sozietatearen hasierako gizarte-kapitala 250.000 euro izango da.

Sozietatea sortuta, antolatzeko eta kontrolatzeko agertoki eta tresna bateratu eta zehatza sortu nahi da, Nafarroako Foru Komunitateko enpresa-ondare publikoaren funtsezko atal baten, hots, sozietate publikoen, eraginkortasuna eta efizientzia arrazionalizatu, koordinatu eta optimizatzeko.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa