(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuko du Nafarroako Beken programa 2013ra arte osteguna, 2009.eko urriak 15

Erakunde horren arabera, Nafarroako Gobernuak sustatutako laguntza hauek eskualde-lehiakortasuna hobetzeko adibidea dira


Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuko ditu Nafarroako Bekak.

Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuko du Nafarroako Beken programa 2013ra arte. Erakundearen arabera, Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko espedienterik onenak dituzten ikasleei nazioarteko ospea duten unibertsitateetan master programak ikasi eta gero ezagutzak Nafarroan aplikatzeko emandako laguntza ekonomiko hauek adibide ona dira.

Zehatz esanda, Europar Batasunaren iritziz, Nafarroako Bekak Europako funtsak eskualde-lehiakortasuna hobetzera bideratutako adibidea dira, Foru Komunitateko gazteen talentua garatzearen eta gerora ezagutza horiek aplikatzearen aldeko apustua egiten baitute. Puntu horretan, gogoan izan behar da Nafarroa “eskualde-lehiakortasuna eta enplegua” helburura bildutako Europako eskualdeetako bat dela.

Nafarroako Bekak duela gutxi aurkeztu ziren Europan, “Open Days” izenekoen barruan, hau da, urtero Bruselan egiten den eskualdeen Europako astearen barruan. Aurkezpena Carmen Mier Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nazioarteko Proiekzio Zerbitzuko zuzendariak egin zuen.  Nafarroak “Open Days” izenekoetan talde honen barruan parte hartu zuen: “Krisiari aurre eginez barnean hartzearen eta gaitasunak hobetzearen bidez: eskualde-erantzunak”. Talde horretan, Stockholm buru dela, Nafarroaz gain, eskualde hauek daude: Veneto (Italia), Attika (Grezia), Flandes (Belgika), Île-de-France (Frantzia), Kent (Erresuma Batua), North Brabant (Herbehereak), North East England (Erresuma Batua), Timis (Errumania) eta Madril.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa