(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Interneteko zerbitzu publikoen zerrendan bigarren dago osteguna, 2009.eko urriak 15

Administrazio Elektronikoaren Batzordeak nabarmendu du hiritarrek KITak gero eta gehiago erabiltzen dituztela Gobernuarekin harremanetan jartzeko


Batzordeak egin duen bilerako burua Caballero kontseilaria izan da

Administrazio Elektronikoaren Batzordeak egin duen bilerako burua Caballero kontseilaria izan da. ( irudia handitu )

Internet bidezko zerbitzu publikoei dagokienez, Nafarroa estatuko erkidego aurreratuenetako bat da: Andaluziaren maila berean eta Asturiasen azpitik dago. Zehazki, Foru Erkidegoan garapena %88koa da, Asturiasen %97koa eta autonomia erkidegoen batezbestekoa %72koa. Hori, Orange Fundazioaren 2009ko azterlan konparatibo baten arabera.

Aurreko txostenean, 2008koan, Foru Administrazioa zerrendan 12. zegoen. Urte betean, batez besteko eskuragarritasuna, ehunekoetan, 24 puntu igo da: %64tik %88ra. Zehazki, Foru Administrazioan, Internet bidezko zerbitzuen eskuragarritasuna %86koa hiritarrentzako, eta %93koa enpresentzako. 

Administrazio Elektronikoaren Batzordeak, bilera batean, azterlanaren balioespen positiboa egin du, ikusten delako Nafarroako Gobernuko departamentu guztiek lan egin dutela, aurten, Europako “26 zerbitzu i2010” proiektua garatzen, batetik; eta KITak hiritarrekiko harremanetan zabaltzen, bestetik. Hori, administrazio elektronikoa garatze aldera Nafarroako Gobernuak 2008ko azaroan eratutako esparruaren arabera. Aipatu batzordea Nafarroako Jauregian bildu da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero buru zela. Bileran administrazio elektronikoa ezartzeko jarraibideak zenbateraino bete diren ikusteko azken lauhilekoko txostena aztertu dute.

Gaur egun, hiritarrek 332 zerbitzu publiko eskatu ditzakete, oso-osorik, Internet bidez, bulegoetara bertaratu gabe, adibidez: informazioa deskargatzea, formularioak eta dokumentuak bidaltzea eta ordainketak egitea. Batzordearen arabera, azken lauhilekoan, Nafarroako Gobernuaren ataria medio (www.navarra.es) hiritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu elektronikoak garatzeko proiektu guztiak arrakastaz gauzatu dira. 

Izan ere, zerbitzu berriak jartzeaz gain, eskatutako 120 zerbitzu baino gehiago aktibatu dira, departamentu bakoitzeko hamar. Nafarroako Gobernuak 1.300 zerbitzu inguru ematen dizkie hiritarrei zuzenean; batzuk informazioa ematea besterik ez dira, baina, beste batzuk konplexuagoak dira. Batzordeak egiaztatu du Nafarroako Foru Administrazioak eskuragarritasun globalaren ratioa 7 puntu igotzea lortu duela, aurreko lauhilekoarekin alderatuta: %55tik %62,61era igo da. 

Modernizazio eta Administrazio Zuzendaritza Nagusiak duela gutxi jarritako zerbitzu batzuk dira zailtasunak dituzten enpresek laguntzak eskatzea, ekonomia sustatzeko diru-laguntzak ematea, lanpostu publikoetarako oposizioetan izena ematea, prezio mugatuko etxebizitza libreak erostea, errepide sarean jarduerak egiteko baimenak eta albaitariek txertaketa ofizialen berri ematea. Beste berritasun batzuk dira osasun txartel indibiduala eskatzea, Foruzaingoan salaketak jartzea, BEZ (orokorra) aitortzea eta linean ordaintzea, ehizatzeko eta arrantza egiteko baimenak eskatzea eta familiei laguntzak ematea. 

Martxan dauden hiru proiektu

Halaber, batzordeak hiru proiektu gauzatzea bermatu du. Batetik, web atarian administrazio elektronikoari buruzko atal bat jartzea, hiritarrak erakartzeko. Bestetik, "Nafarroako Biztanleen Karpeta Elektronikoa" sortzea; karpeta hori pribatua da eta pentsatua dago biztanleek Foru Administrazioarekin dauzkaten gai administratiboei buruzko informazio pertsonalizatua jasotzeko (espedienteak, izapideak, e.a.). Eta azkenik, hiritarrek parte hartzeko kanalak sustatzea, biztanleek aukera eduki dezaten gai publikoen berri izateko eta dauzkaten iritziak emateko; eta horretan bi norabideko kanala sortu da, Gobernuaren eta hiritarren artekoa, administrazio benetan ireki eta partizipatiboa sendotzeko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Informe eEspaña 2009, de la Fundación Orange

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa