(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitalean buruko eta lepo minbiziari buruzko ikastaro bat egingo dute adituentzat ostirala, 2009.eko urriak 16

Ikastaroan onkologia erradioterapikoko profesionalek parte hartuko dute eta teoria eta praktika landuko dituzte


Nafarroako Ospitalean onkologia erradioterapikoko profesionalentzako ikastaro bat egingo dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitalean buruko eta lepoko minbiziaren tratamendua planifikatzeko teknikei buruzko ikastaro teoriko eta praktikoa egingo dute gaur eta bihar. Ikastaroa onkologia erradioterapikoko profesionalentzat antolatu dute, Espainiako Onkologia Erradioterapikoko Eskolarekin elkarlanean.

Ikastaroa gaur goizean hasi dute, ospitaleko areto nagusian, eta ekitaldiko burua Osasun kontseilaria, Maria Kutz Peironcely, izan da. Aurkezpenean parte hartu dute, baita ere, María Jesus Calvo Guitianek, Nafarroako Ospitaleko zuzendariak, eta ikastaroaren zuzendariek: Fernando Arias de la Vega, Nafarroako Ospitaleko Erradioterapia eta Onkologia Zerbitzuko medikua, eta Jose Antonio Medina Carmona, Buruko eta Lepoko Onkologia Erradioterapikoko Espainiako Elkarteko burua. Horiez gain, Osasun arloko zuzendari nagusia ere, Isabel Martin Montaner, bertaratu da.
Aurkezpenean, Kutz kontseilariak esan du onkologia erradioterapikoko profesionalek lan handia egiten dutela eta nabarmendu du minbizi kasuak "kontu handiz tratatu behar badira ere”, buruko eta lepoko minbizia duten gaixoak tratatzeko eta erabakiak hartzeko “bikaintasun plusa” behar dela; izan ere, kasu horietan “gaixoaren irudia eta itxura estetikoa aldatu egin daiteke”.

Ondorioz, era horretako minbiziak tratatzeko diziplina anitzeko adituak behar dira, kirurgia plastikoko eta ortodontziako profesionalak, adibidez, "tratamenduaren eragina arintze aldera". 

Halaber, Kutzek azpimarratu du onkologia erradioterapikoan zehatz-mehatz ezagutzen dituztela gaixotasunaren eta tratamenduaren alderdi klinikoak, zientifikoak eta teknologikoak, eta, horrez gain, “irakatsi eta ikertu" ere egin behar dutela. Gauzak horrela, diziplina hori “medikuntzako eremu zorrotzenetako bat da”. Orobat, Nafarroako Ospitaleko erradioterapia zentroan lan handia egiten dutela azpimarratu du eta esan du oso garrantzitsua dela tratamenduen kalitatea eta gaixoen erosotasuna uztartzea, zentroan egiten duten moduan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa