(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Merkataritza eta Industria Ganberak Esportatzaile Berriaren III. Saria deitu dute ostirala, 2009.eko urriak 16

Kanpo Sustapena Hasteko Programaren hiru faseak amaitu dituzten enpresek parte har dezakete


Urriak 30era arte, Esportatzaile Berriaren III. Saria eskuratzeko hautagaitzak aurkezteko epea irekita dago. Sari horretan Kanpo Sustapena Hasteko Programaren hiru faseak amaitu dituzten Nafarroako enpresek parte har dezakete, aurreko edizioetan irabazi dutenek izan ezik.

Sari hau Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez, Kanpo Merkataritzaren Espainiako Institutuak, eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak deitu dute. Eskaerak urriaren 30era arte bidali daitezke posta elektronikoaren helbide honetara: oarmentia@camaranavarra.com.

Aurkeztutako hautagaitzak hainbat irizpideren arabera ebaluatuko dira, hala nola Kanpo Sustapena Hasteko Programatik jasotako diru-laguntzaren zenbatekoa, laguntzailea kontratatzea, zerbitzu osagarriak erabiltzea, esportazioaren zifrak balio absolutuetan, esportazioaren ehunekoa salmentekin alderatuta, zein herrialdetara esportatzen den, produktura egokitzeko beharrizanak, esportazio-departamentua egotea eta nazioartera zabaltzearen maila. Epaimahaia Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko bi ordezkarik, ICEXeko bi ordezkarik eta Nafarroako Ganberako beste bik osatzen dute, eta antzeko kategoria duten hiru sari emango ditu.

2005ean Esportatzaile Berriaren Saria lehenengoz deitu zen, Nafarroako ETEek esportatzeko eta nazioartean zabaltzeko duten interesa eta egiten ari diren ahalegina aitortzeko, eta beste enpresa batzuk ere pauso horiek hartzera bultzatzeko. Bi urteko izaera duenez, 2007an bigarren edizioa deitu zen.

Kanpo Sustapena Hasteko Programa Espainia osoan garatzen da eta horretan gutxi gorabehera 5.100 enpresak parte hartu dute. Horietatik Nararroako 150 enpresa inguruk programaren hiru faseak amaitu dituzte, 1997an hasi zirenetik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa