Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aitzindaritzan eta motibazioan aditu den Ana Fernandezek aldarrikatu du enpresa pribatuan aplikatzen diren kontzeptuak zabaldu egin behar direla
Ana Fernandez, baikortasun adimentsuari buruzko jardunaldian.
(
irudia handitu
)
Ana Fernandez Perez Barna Consulting Group erakundeko gerentea, Erakundeen Zuzendaritza arloko doktorea eta giza baliabideen, aitzindaritzaren, talde lanaren eta motibazioaren inguruko gaietan aditua da. Alde horretatik, Ana Fernandezek azpimarratu du enpresa pribatuetan aplikatzen ari diren kontzeptu berritzaileak administrazio publikoetan ere erraz erabil daitezkeela.
Administrazioan adimen emozionalari buruzko jardunaldi bat egin dute eta 190 langile publiko bertaratu dira
(
irudia handitu
)
Hark esan duenez, erakundeen balio erantsiak ez dira giza baliabideak edo baliabide materialak, pertsonak baizik; eta pertsonek jarrera positibo batzuk landu behar dituzte, gogoa eta proaktibitatea, adibidez, lankideekiko harremanetan, bezeroentzako arretan eta lanak egiteko eta sustatzeko garaian.
Jardunaldia bi multzotan banatu du: “administrazio publikoaren erronken aurrean jarrerak daukan garrantzia” eta “baikortasun adimentsuaren gakoak gure bizitza pertsonal eta profesionalean. Amaitzeko, mahai-inguru bat egin dute.
Ana Fernandezek esan duenaren arabera, ezinbestekoa da administrazio publikoen ere adimen emozionalaren eta baikortasun adimentsuaren inguruko prestakuntza ematea, aurrea hartzea eta proaktibo izatea baitira erakundeek arrakasta izateko gakoak. .