(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak 2009ko Nafarroa Oinezera mailaka joatea gomendatu du, pilaketak saihesteko ostirala, 2009.eko urriak 16

Egun horretan, Nafarroako Larrialdi Agentziako APA kamioiak larrialdiak koordinatuko ditu


Foruzaingoak datorren igandean Sakanako zenbait herritan (Arbizu, Lakuntza eta Arruazu) egingo den 2009ko Nafarroa Oinezera doazenei puntako orduetan ez iristeko eta ez joateko gomendatu die, inguruko errepideetan eta aparkalekuen sarbideetan pilaketarik ez aurkitzeko. 

Zehatz esanda, Foruzaingoak gidariei gomendatu die goizeko 9ak inguruan iristea saihesteko –zirkuitua irekitzen den ordua-, eta 8,30etik 10,30era apurka-apurka iristeko. Itzulera 15etan hasiko da gutxi gorabehera, baina errepideetan pilaketarik handienak 19etatik 21etara gertatuko dira. Tarte horretan pilaketak gerta daitezke trafiko-dentsitate handia dela eta.

Foruzaingoak aholku hori eman du aurreikuspenen arabera bisitari asko egongo direlako -300 autobus eta 12.000 ibilgailu inguru joatea espero da-. Horrez gain, parte-hartzaileei seinaleak eta jaiaren antolakuntzak jarritako informazio-panelak errespetatzeko eskatu die, baita zirkuituko sarbideak arautu eta herritarren segurtasuna zainduko duten kidego horretako 54 agenteen jarraibideak ere (28 goizeko txandan eta 26 arratsaldekoan).

Ukitutako bide nagusiak A-10 (Sakanako autobia) eta NA-2410 (autobiako zerbitzu-errepidea) dira, eta azken hori Arbizutik Arruazura itxita egongo da. Era berean, aurreikuspenen arabera, NA-120 (Lizarra-Beasain), NA-7100 (Lizarraga mendatea-Arbizu) eta NA-7520 (Arbizu-Lizarragabengoa) errepideetan ere trafiko-intentsitate handia edo pilaketak egongo dira.

Trafikoa antolatzeko, Foruzaingoak Nafarroako Gobernuaren helikopteroaren laguntza izango du, eta jardunak antolakuntzako kideekin eta Guardia Zibileko agenteekin koordinatuko ditu.

APA kamioia larrialdiak koordinatzeko

Nafarroako Larrialdi Agentziak eta Foruzaingoak bitarteko bereziak prestatu dituzte Nafarroa Oinezeko segurtasun-plan bereziaren barruan. Horren aurretik, bilerak egin dituzte Nafarroako Ikastolen Federazioko eta Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolako arduradunekin, azken hori baita edizio honen zentro antolatzailea.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Larrialdi Agentziaren (NLA) bidez, datorren igandean Aginte Postu Aurreratuaren kamioia eramango du Lakuntzara. Kamioi horretatik 2009ko Nafarroa Oinezen sortzen diren larrialdiak koordinatuko dira.

Larrialdiak koordinatzeko zentro hori La Caixak eman zuen dohaintzan. Goi-mailako teknologia du eta Sakanako Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzaren alboan kokatuta egongo da. Kamioi horretan jaiaren antolakuntzako segurtasun-arduradunek eta Nafarroako Larrialdi Agentziako (Babes Zibila eta Suhiltzaileak) langileek lan egingo dute, 112 Sos Navarrarekin eta DYArekin lankidetzan. 2008ko edizioan 149 pertsona artatu zituzten (32 zenbait zaurirekin, 28 traumekin, 5 gaixotasunengatik, 22 toxikazioengatik, 6 erreskateengatik eta 49 beste arrazoi batzuengatik). NLAk Nafarroa Oinezeko antolakuntzari Autobabes Plana egiteko aholkuak ere eman dizkio. Plan hori iaz jarri zen abian.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa