(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak eta Etxebizitza ministroak Elgorriagako bainuetxea inauguratu dute astelehena, 2009.eko urriak 19

Obrak egiteko 10,2 milioi euro inbertitu dituzte eta zenbateko horretatik Nafarroako Gobernuak 1.933.428 euro jarri ditu


Elgorriagako bainuetxearen inaugurazioa

Sanz presidentea eta Corredor ministroa, Elgorriagako bainuetxearen inaugurazioan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, eta Etxebizitza ministroak, Beatriz Corredor Sierrak, Elgorriagako bainuetxea inauguratu dute gaur eguerdian. Bainuetxeko instalazioak birgaitzeko funtsak estatuko eta erkidegoko gobernuek eta Elgorriagako Udalak jarri dituzte. Ekitaldian izan dira, baita ere, Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday; Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria; Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel Garcia Malo; eta Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon.

Sanz presidenteak nabarmendu du “instalazioa Malerrekako landa eremuan dagoela, bainuetxeak landa eremu horretako jarduera ekonomiko eta soziala sustatuko duela eta, gainera, beste eskualde eta herrialde batzuetako jendeak hango bitarteko turistiko eta naturalen berri izan dezaten lagunduko duela”. Halaber, esan du “bainuetxe berria abian jartzeak ondo baino hobeto islatzen dituela Nafarroako Gobernuak etorkizunari begira antolatzen dituen politikak eta jarduerak. Izan ere, batetik, Elgorriagako bainuetxe zaharreko jarduera tradizionalari berriz ekingo diote; eta bestetik, ikerketaren eta berrikuntzaren ondorioz sortutako aurrerakuntza tekniko guztiak aplikatuko dituzte, ura medikuntzako tratamenduetan eta atseden hartzeko programetan erabiltzeko, eta, baita ere, bertaratzen direnei ostatu eta ostalaritza zerbitzu onenak eskaintzeko”. Azkenik, bainuetxea abian jartzen lagundu duten guztiei eskerrak eman dizkie, baita proiektuan parte hartu duten administrazio eta erakundeei ere, egin dituzten ekarpenengatik. Bainuetxeak ia 6.000 metro koadro dauzka eta instalazioak birgaitzeko 10,2 milioi euro inbertitu dituzte; zenbateko horretatik 1.933.428 euro Nafarroako Gobernuak jarri ditu, 2004ko, 2005eko eta 2006ko aurrekontuen kontura. Orain bainuetxean 60 langile inguru daude, garbiketa eta ikuzketa lanetarako azpikontratatutako zerbitzuetakoez gain.
Elgorriagako bainuetxearen inaugurazioa

Elgorriagako bainuetxeko instalazioak. ( irudia handitu )

Elgorriagako bainuetxea egiteko hiru administrazio publiko jarri ziren ados: Estatuko Administrazio Nagusia, Nafarroako Gobernua eta Elgorriagako Udala.

Elgorriagako bainuetxea birgaitzea 1999ko urtarrilaren 26ko bileran onartu zuen Sustapen Ministerioak eta Hezkuntza eta Kultura Ministerioak Espainiako Ondare Historikoa birgaitzeko lankidetza hitzarmenaren ondorioz sortutako Batzorde Mistoak, Bainuetxeen Programaren barruan (XXIII. akta). Erabakiaren arabera, kultur arloko %1aren konturako jardueretako bat Elgorriagako bainuetxea birgaitzea zen.

Nafarroako Gobernuak, 1999ko apirilaren 12ko akordioa medio, Sustapen Ministerioaren, Nafarroako Gobernuaren eta Elgorriagako Udalaren arteko Lankidetza Protokolo Orokorraren oinarriak onartu zituen, Elgorriagako bainuetxea birgaitzeko. Akordio horri jarraiki, obrak egiteko bi hitzarmen onartu zituzten: bata Sustapen Ministerioaren eta Elgorriagako Udalaren artekoa, eta bestea Elgorriagako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren artekoa. Hala, proiektuaren behin betiko aurrekonturako Elgorriagako Udalak 2.9454.227 euro jarri zituen, Sustapen Ministerioak 2.961.994 euro eta Nafarroako Gobernuak 1.933.428 euro.

Bainuetxeak hiru eraikin dauzka eta eraikin bakoitzak 25 logela, guztiak mugitzeko zailtasunak edo minusbaliotasunak dituen jendea ibiltzeko modukoak. Alde horretatik, hiru eraikinetan minusbaliatuentzat erabat egokitutako gela bana dago. Jatetxean era guztietako dietak daude, erabiltzaileen muga eta betekizunetara egokituak. Bainuetxeko urari dagokionez, minerala eta medizinala da, hainbat motako gaitzetarako egokia; gainera, eragin terapeutiko onuragarriak dauzka. Iturburuko ura, funtsean, kloruro sodikoa eta oso mineralizatua da.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa