(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Titietako Minbiziaren aurkako Munduko Eguna ospatu du astelehena, 2009.eko urriak 19

2008an, Titietako Minbizia Goiz Detektatzeko Programaren barruan 7.521 zita bidali eta 32.348 miaketa egin ziren


Kutz kontseilaria eta titietako minbiziaren aurkako elkarteetako kideak

Nafarroako Gobernuak Titietako Minbiziaren aurkako Munduko Eguna ospatu du. ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Osasun kontseilaria ekitaldi instituzional baten buru izan da gaur goizean Nafarroako Jauregian, Titietako Minbiziaren aurkako Eguna ospatzeko. Ekitaldi horretan, kontseilariarekin batera, “Saray” Titietako Minbiziaren aurkako Nafarroako Elkarteko ordezkariak eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteko (AECC) ordezkariak egon dira, baita esparru horretan lan egiten duten osasun-profesionalak ere.

Gaixotasun horren aurka batasuna agertzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuak Nafarroako Jauregiko fatxadetako batean korapilo arrosa jarri du, titietako minbiziaren aurkako borrokaren nazioarteko ikurra. Korapilo hori gaur egun osoan ikusi ahal izango da.

Ekitaldi instituzional honetan, kontseilariak gaixotasun horrek Nafarroan dituen datu batzuk eta gaixotasuna prebenitzeko modua jakinarazi ditu. Modu horretan, kontseilariaren esanetan, orain Titietako Minbizia Garaiz Detektatzeko Programaren hamargarren itzulian lan egiten ari dira. Horretan, 1939ko urtarrilaren 1a eta 1964ko abenduaren 31a bitartean jaiotako emakumeei mamografiak egingo zaizkie.

2008. urtean, herri hauetan bizi diren emakumeei miaketak egin zaizkie: Altsasu-Etxarri Aranatz, Antsoain, Agoitz, Artaxoa-Larraga, Barañain, Berriozar, Zarrakaztelu, Lizarra-Villatuerta-Ameskoa, Uharte, Irurtzun, Mendillorri, Noain, Orkoien, Zangoza, Tafalla, Erriberri, Tutera, Ultzama eta Iruñako 31001, 31010, 31014, 31015 eta 31016 posta-kodeak. 23 inguru bisitatu dira, 422 udalerri guztira.

2008an 37.521 zita bidali dira eta 32.348 screening miaketa egin dira (baheketa). Aldi berean, bitarteko 1.469 berrikuspen egin dira (1.175 programak berak gomendatuta eta 294 emakumeak edo medikuak eskatuta).

Horrez gain, 2.126 emakumeri zita egin zaie berriro kasuan kasuko unitateetan, proiekzio eta/edo ekografia berriak egiteko, eta 321 emakume ospitale-unitateetara bidali dituzte balorazio diagnostikoa egiteko eta, lesio gaiztoa baieztatzen bada, tratamendua egiteko.

2008. urtean egindako screening miaketei dagokienez, kasuen %5,72tan irudi gehigarriak egin dira (15,48 lehenengo miaketaren kasuan eta 4,11 hurrengoetan). Miaketa horietan 122 tumore gaizto baieztatu dira (3,8 miatutako mila emakume bakoitzeko).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa