(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Ministerioak 165.614 euroko diru-laguntza eman du 2009ko Haurren eta Gazteen Hortz Artapenerako Programarako asteartea, 2009.eko urriak 20

Nafarroan, programa horren bidez 6 eta 18 urte bitarteko haurrei zerbitzuak eskaintzen zaizkie, eta 2008an 49.632 pertsona artatu ziren guztira


Nafarroako Gobernuak, atzoko saioan, Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean hitzarmena sinatzea onesteko akordioa hartu zen. Akordioa dela bide, aipatu ministerioak, 165.614 euroko gehieneko zenbatekoarekin, Nafarroako 2009ko Haurren eta Gazteen Hortz Artapenerako Programa diruz lagunduko du.

Zehatz esanda, ministerioaren laguntza 22,5 euro da 7 eta 10 urte bitarteko haur bakoitzeko, aipatutako gehieneko kopurura iritsi arte.

Foru Komunitatean, programa honen bidez 6 eta 18 urte bitarteko haurrak artatzen dira, eta osasun-prestazio hauek biltzen dira: hagin iraunkorretako pitzadurak zigilatzea; pieza iraunkorrak ixtea; pieza iraunkorren pulpa-tratamendua; pieza iraunkorrak eta aldi baterakoak ateratzea; hortzeria iraunkorraren periodontzia-tratamendua; aho-hortzetako larrialdiak; ebakortzen eta betortzen malformazioen eta traumatismoen tratamendua; fluor topikoa aplikatzea; hortzeria iraunkorraren protesi-tratamenduak, eta aho-kirurgiako tratamenduak. Nafarroako Gobernuak 2008ko ekainean programarako baimendu zuen gastua 2,8 milioi eurokoa izan zen.

Programaren onuradunak Nafarroako Osasun Zerbitzuko edo sektore pribatuan itunduta dauden zentroetako odontologoek edo mediku estomatologoek artatu ditzakete. Programaren zerbitzuak Nafarroako Osasun Zerbitzuko lau dentistak eta itun bidez hitzartutako 202 dentistak eskaintzen dituzte.

2008an planaren bidez 72.350 pertsona artatu nahi izan ziren, eta guztira 49.632 artatu zituzten. 2009. urtean 75.522 pertsonarengana iritsi nahi da, eta horietatik 12.300 7 eta 10 urte bitarteko taldekoak izango lirateke.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa