(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Estatuak 3,3 milioi euro bideratu dituzte aurten immigranteak hartu eta integratzeko asteazkena, 2009.eko urriak 21

Planaren jarraipen-batzordea 2009an garatutako jardunen balantzea egiteko bildu da


Harrera-etxebizitza batera egindako bisita

Nafarroak eta Estatuak 3,3 milioi euro bideratu dituzte immigranteak hartu eta integratzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako eta Estatuko gobernuek 3,3 milioi euro bideratu dituzte aurten immigranteak hartu eta integratzeko jardunetara eta horien prestakuntza hobetzera. Kopuru horretatik, 1,77 milioi Foru Gobernuak eman ditu, eta 1,56 milioi, Lan eta Immigrazio Ministerioak.

Jardun horiek Immigranteak Hartu eta Integratzeko Nafarroako Ekintza Planaren barruan sartzen dira. Plan hori immigrazio arloko lankidetza- eta koordinazio-tresna da, eta Nafarroako eta Estatuko gobernuek 2005ean adostu zuten.

Planaren jarraipen-batzordea gaur bildu da 2009an garatutako jardunen balantzea egiteko. Zehatz esanda, besteak beste, Hezkuntzan, harreran eta integrazioan, enpleguan eta emakumearen arloan garatutako jarduerak jorratu dira. Horrez gain, toki erakundeei immigrazio arloko proiektuetarako eta laguntzarik gabeko atzerriko adingabeak artatzeko programa berezirako emandako kopuruak zehaztu dira.

Era berean, batzordeko kideek Nafarroako Ekintza Planeko laguntzen atal bat jasotzen duten bi zentro bisitatu dituzte. Gurutze Gorriak Iruñan Saharaz hegoaldekoak hartzeko dituen bi etxebizitza dira. Horietan, 12 pertsonak (7 Lan eta Immigrazio Ministeriotik bideratuak eta 5 Foru Komunitatetik) hizkuntza- eta lan-trebakuntza hartzen dute, baita osasun-laguntza ere. 

Nafarroako Gobernuaren aldetik, bilera honetara hauek joan dira: María Jesús Vicente Goicoechea Immigranteak Artatzeko Bulegoko koordinadorea; Milagros Urzainqui Asín Programen Kudeaketa eta Koordinazio Ataleko burua; eta Ana Julia Sevine Ruiz bulegoko gizarte-langile bat. Gobernu zentralaren aldetik, hauek egon dira: Sacramento García-Rayo Moreno Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendariordetza Nagusiko Arloburua; María del Rosario Iniesta de Bricio Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendariordetza Nagusiko Zerbitzuburua; eta José Lorenzo Serrano Dúcar Atzerritarren Bulegoko Atalburua.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa