(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak María Ángeles Mezquírizen ‘Andelo ciudad romana’ liburua argitaratu du osteguna, 2009.eko urriak 22

Arkeologoak 19 indusketa-kanpainaren ostean egindako ikerketen emaitzak jaso dira


Liburuaren azalaren irudia.

"Andelo ciudad romana" liburuaren azala. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, María Ángeles Mezquíriz Irujoren “Andelo ciudad romana” liburua argitaratu du. Monografia hori Nafarroako historiari eta, zehatz esanda, Nafarroako ondare arkeologikoari buruzko ikerketa zientifikoen edizioaren eta zabalkundearen barruan sartzen da.

Andeloko aztarnategi arkeologikoa (edo Andelos, horrela ere esan ahal zaio), Kultura Intereseko Ondasun izendatu zuten 128/1995 Foru Agindua dela bide, eta duela urte batzuetatik gure lurraldean erromatar kulturaren adierazle esanguratsuenetakoa da.

1980 eta 2000. urteen bitartean egindako indusketei esker, erromatar hiri zahar bat aurkitu da, hirigintza-ikuskera bereziarekin, kultura- eta arte-adierazpenekin eta ingeniaritza-lan garrantzitsuekin.

Ikerketa arkeologikoak egiteko aztarnategi pribilegiatua da, Nafarroako Foru Komunitatearen gaur egungo lurraldean kokatutako erromatar hiri nagusietakoa baita. Herritarrak epe laburrean bizi izan zirenez, eta antzinako herriaren gainean hiri modernorik sortu ez denez, beste kasu batzuetan gertatu den bezala, hala nola Pompelon eta Cascantumen, indusketa sistematikoak erraz egin dira.

Orain arte egin diren argitalpenetan, Andeloseko epigrafiari, sistema hidraulikoari, zoladurei eta urbanismoari buruzko zenbait alderdi aztertu dira. Argitalpen berri honetan, erromatar hiriaren sintesia egiten da, hiri-azalera osoaren %20 soilik aurkitu den arren.

Liburu hau ez da bilduma zehatz baten barruan sartu. Egile berberak La Villa Romana de Arellano izenburupean 2003an argitaratu eta 2008an berrargitaratutako lanaren formatu bera du. Bi liburuetan erromatar aldiko aztarnategi arkeologiko baten inguruko ikerketa zientifikoa egiten da, eta biak zabalkunde-xedeekin idatzi dira.

200 orrialdetan, sintesi historikoa egin eta hainbat gai jorratzen dira, hala nola Andeloseko onomastika, erromatar hiriaren urbanismoa eta hiriaren arkitektura- eta apaindura-garapena, nekropolia eta sistema hidraulikoa, baita herritarren sinesmenak eta bizimoduak ere, etxeko gauzak, norbera apaintzeko objektuak eta joko-mahaia aztertuz.

Egilea

María Ángeles Mezquíriz liburuaren egilea Nafarroako Museoko eta Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra eta Trabajos de Arqueología de Navarra aldizkari ospetsuetako zuzendaria izan zen. Nafarroako Unibertsitatean Arkeologiako irakasle elkartua izan da, eta espezialitateari buruzko zenbait ikastarotan irakasle aritu da atzerrian.

María Ángeles Mezquírizek hamahiru indusketa zuzendu ditu, batez ere Nafarroan, eta Andelosen egindakoak 19 kanpaina izan ditu. Azterketa zientifiko, monografia eta liburu ugari egin ditu ikertu dituen gaien inguruan: erromatar hiriak eta mosaikoak, ingeniaritza eta baliabide materialak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa