(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilariak esan du arlo publikoak eta pribatuak elkarlan handiagoa egin behar dutela berrikuntzan osteguna, 2009.eko urriak 22

Zientzia-Teknologia-Enpresa Sistemaren II. Topaketan unibertsitate, zentro teknologiko eta enpresetako berrehun ordezkarik parte hartu dute


Zientzia-Teknologia-Enpresa Sistemaren II. Topaketa

Zientzia-Teknologia-Enpresa Sistemaren II. Topaketako talde argazkia. ( irudia handitu )

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok, eman dio hasiera Zientzia-Teknologia-Enpresa Sistemaren II. Topaketari. Aurkezpen ekitaldian adierazi du Nafarroako erronka handienetako bat dela “arlo publikoak eta pribatuak elkarlan handiagoa egitea, ekonomia globalizatu egin delako eta lehia gero eta handiagoa delako".

Zientzia-Teknologia-Enpresa Sistemaren II. Topaketa Nafarroako Industria Elkartean (NIEn) egin dute eta unibertsitate, zentro teknologiko eta enpresetako berrehun zientzialari eta teknologo inguruk parte hartu dute. Topaketa Nafarroako Gobernuak antolatu du, Nafarroako Berrikuntzaren Agentzia medio. 

Kontseilariak, Nafarroako Gobernuak I+G+B alorrean egin duen apustua nabarmendu ondoren, gogoratu du Foru Erkidegoak asko aurreratu duela berrikuntzaren alorrean azken urteetan. Berrikuntzako gastuak, adibidez, gora egin du: 1998an BPGren %0,7 zen eta 2007an %1,89. Alde horretatik, estatuko zerrendan bigarren dago, Madrilen atzetik. Gainera, biztanleko patenteen zerrendan Nafarroa aitzindari da estatuan. 

Kontseilariaren ondoren Georges Lagarderek hitz egin du. Lagardere Europako Sigma Nine enpresako Business Development arloko zuzendaria da, eta azaldu du teknologia enpresetara nola eraman. Nine Sigma enpresa iparramerikarrak berrikuntza zerbitzuak eskaintzen ditu eta enpresak beste enpresa batzuekin, unibertsitateekin eta laborategiekin lotzea du helburu, arazo zientifiko eta teknologikoei konponbideak aurkitzeko. Konpainiak Estatu Batuetan, Japonian eta Europan dauzka egoitzak eta 240 bezero baino gehiago dauzka, horien artean Procter & Gamble, Kraft, Unilever, 3M, Nestle, Xerox, Pfizer, Johnson & Johnson, Dupont eta General Mills. Sortu zenetik, enpresak berrikuntza teknologikoko 1.500 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Gaur egun martxan dauzkaten proiektuen %70 eramangarritasunaren inguruko berrikuntza proiektuak dira.

Gero, Juan Carlos Lopezek, New Yorkeko Nature Publishing Group argitalpeneko editoreak esan du Nature aldizkari zientifikoan artikulu bat argitaratzea sekulako aukera dela eta aldizkari zientifikoen aukeraketa irizpideak akademikoak direla, ez komertzialak, eta inbertsiogileenak, berriz, komertzialak direla, ez akademikoak. 

Ondoren, lau kafe zientifiko teknologiko egin dituzte, aldi berean, Nafarroako Zientzia-Teknologia-Enpresa Sistemako agenteek koordinatuta. Fernando Baztanek, OTEB (Oinarri Teknologikoko Enpresa Berritzaile) programako Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarreko arduradunak gai hau landu du: “Nola bihur dezakezu OTEB zure proiektu edo ikerketa?”. Damaso Molderok, 3P enpresako zuzendariak, enpresetako teknikari eta doktoreen egoera zertan den azaldu du. Fernando de la Puentek, Medikuntza Ikerketa Aplikatuko Zentroko (MIAZ) gerenteak zientzia eta teknologiako profil ez teknikoen premiari buruzko eztabaida koordinatu du. Eta Juan Ramon de la Torrek, NIEko I+G+B arloko zuzendariak, honako hau izan du eztabaidagai: enpresek zentro teknologiko eta unibertsitateekin elkarlanean arituz ateratzen duten probetxua.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa