(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleak biriketako minbiziaren tratamenduari buruz egindako azterketak saria jaso du Kongresu Nazional batean osteguna, 2009.eko urriak 22

Erradiologiaren eta erlotinib izeneko botikaren teknika konbinatua azaltzen du, ebakuntza egin ezin duten eta kimiorekin tratatu ezin dituzten pazienteen kasuan


Enrique Martínez eta Maite Martínez medikuek Nafarroako ospitaleko biriketako minbiziari buruzko lan saritua aurkeztu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleko Erradioterapia Onkologikoaren Zerbitzuko Enrique Martínez López medikuak biriketako minbiziaren tratamenduari buruz egindako ikerketak Onkologia Erradioterapikoaren Espainiako Sozietatearen XV. Kongresu Nazionalean aurkeztutako azterketarik onenaren saria jaso du Castellón. Azterketa gaur aurkeztu dute medikuak eta Maite Martínez Aguillo onkologo medikoak. Aurkezpenean, María Jesús Calvo Guitián Nafarroako Ospitaleko zuzendaria alboan izan dute.

Martínez medikuaren lana, “Estudio fase II randomizado de erlotinib y radioterapia torácica 3D en pacientes con cáncer no microcítico de pulmón inoperable” izenekoa, biriketako minbiziaren mota bat (ez-mikrotikoa) tratatzeko ikerketa-ildo berri bati buruzkoa da, ezaugarriak direla-eta ebakuntzarik egin ezin duten eta kimioterapiarik hartu ezin duten pazienteen kasuan. Azken bi teknika horiek erabiltzen dira normalean mota honetako minbizietan, biak konbinatuta zein bereizita.

Modu horretan, orain arte eta mota horretako pazienteen kasuan, tratamendua erradioterapia hutsa zen. Ikerketa honetan, teknika hori erlotinib izeneko medikamentu batekin konbinatuta aztertzen da lehenengoz. Medikamentu horrek tumore-ugalketarako funtsezko molekulei eraso egiten die, hau da, minbizi-zelulen mekanismo molekularrei, ugaldu eta hedatu ez daitezen. Horrez gain, zelulak erradioterapia hartzearen aurrean sentikorragoak bihurtzen dira.

Erlotinib kimioterapia baino zehatzagoa da. Aurretik modu bakartuan erabili dute, baina ez erradioterapiarekin konbinatuta. Ikerketaren arabera, aztertu diren 57 pazienteen kasuan, tratamendu misto honek tolerantzia ona izan du, eta badirudi eraginkortasuna erradioterapia hutsaren kasuan baino hobea dela. Hala ere, azken alderdi hori gaur egun jorratzen ari diren ikerketa-ildoa da.

Saritutako ikerketa Nafarroako ospitalean abiatu zen, eta gaur egun Madrileko bi ospitalek (Hospital Puerta de Hierro eta Fundación Jiménez Díaz), Bartzelonako ospitale batek (Hospital Clinic) eta Donostiako ospitale batek (Donostia ospitalea) parte hartzen dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa