(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"El bebedor de lágrimas" liburuak irabazi du Lazaro Galdiano Sariaren lehen edizioa osteguna, 2009.eko urriak 22

Sariaren helburua da arteari buruzko liburu eta ikerketen argitalpenen kalitatea aintzatestea


Lazaro Galdiano Sariaren lehen edizioa Ahora, Ediciones de Bibliofilia argitaletxearen “El bebedor de lágrimas” liburuak irabazi du. Saria nork jasoko duen gaur eman dute ezagutzera, Madrilgo Lazaro Galdiano Museoan. Sariaren helburua da artearen inguruko liburu eta ikerketen argitalpena aintzatestea. 

“El bebedor de lágrimas" Miguel A. Hernandez-Navarroren lana da; hitzaurrea Mieke Balek egin du eta aurkezpena Angel Pina Ruizek. Obra Javier Perezek hornitu du irudiz, hogei serigrafia originalekin, eta diseinua Pedro Manzanok egin du.

Saria Nafarroako Gobernuak antolatu du aurten, Jose Lazaro Galdianoren jaioterri den Beireko Udalarekin eta Lazaro Galdiano Fundazioarekin batera. Saria urtero emango dute eta hautagaiak izan daitezke aurreko urtean arteari buruzko liburuak edo azterlanak argitaratu dituzten editoreak; liburuak edozein hizkuntzakoak izan daitezke. Sariaren xedea da arteari buruzko liburuen eta ikerketen argitalpena sustatzea eta aintzatestea. Halaber, Jose Lazaro Galdiano intelektual, bildumagile, editore, finantzari eta ekintzaile nafarrari omenaldia egiteko modu bat ere bada.

Lehen edizio honetan estatuko hainbat argitaletxeko 13 hautagaitzak hartu dute parte, eta saria 3.000 eurokoa izan da. Epaimahaiko kideak izan dira Nafarroako Gobernuko hiru ordezkari (Kultura arloko zuzendari nagusia, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria eta Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien arloko burua), Beireko alkatea, Lazaro Galdiano Fundazioko ordezkari bat eta edizioaren eta arte ederren arloko bi aditu: Alberto Corazon eta David Rodriguez Caballero.

Epaimahaikideek aipatu lana aukeratu dute “batetik, Jose Lazaro Galdianok editore eta bildumagile gisa ezarritako edertasun, berezitasun eta interes artistikoko oinarriak dauzkalako; eta bestetik, editoreak ale berean ederki uztartu dituelako olerkia, arte grafikoa eta estanpazio serigrafikoa".

Sari hori eman dute, hain zuzen, Nafarroako Gobernuak eta Lazaro Galdiano Fundazioak bien intereseko diren kultur jarduerak sustatzeko sinatutako esparru hitzarmenaren barruan.

Saria Beiren emango dute, urtea amaitu baino lehen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa