Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako 40 dentistak ahoaren doako azterketak egingo dituzte ahoko minbizia prebenitzeko
ostirala, 2009.eko urriak 23
Gaixotasuna goiz detektatzeko kanpaina hau Espainia osoan egingo da aurtengo urriaren 26tik azaroaren 6ra
María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak, Beatriz Lahoz Fernández Nafarroako Dentisten Elkargoko presidenteak eta Itziar Ramos erakunde horretako batzorde zientifikoko kideak aurtengo urriaren 26tik azaroaren 6ra ahoko minbizia goiz detektatzeko Espainia osoan egingo den kanpaina aurkeztu dute gaur goizean. Kanpainan Foru Komunitateko 40 dentistak parte hartzen dute guztira, eta ahoaren doako azterketak egingo dituzte.
Detekzio goiztiarraren kanpaina egingo da, azken urteetan, ahoko minbiziaren kasuek gora egin baitute emakumeen eta 40 urtetik beherakoen artean, eta organismoko tumore gaizto guztien %4 eta 6 bitartean hartzen baitituzte. Ahoko minbizia, normalean, ahoan, beste aho-mukosa batzuetan, ezpainetan eta listu-guruin txikietan garatzen da.
Europan urtero 32.000 kasu berri diagnostikatzen dira, eta Espainian, ahoko minbizia, gizonezkoen kasuan, 5,7 eta 12 kasu bitartean da 100.000 biztanleko/urteko, eta emakumezkoen artean, 0,6 eta 2,1 kasu bitartean 100.000 biztanleko/urteko.
Horrez gain, Espainiako gizonezkoengan Europakoengan baino eragin handiagoa du. Gaixotasuna dutenen %50ek bakarrik irauten dute 5 urte baino gehiago, normalean diagnostikoa gaixotasuna oso aurreratuta dagoenean egiten baita. Hala ere, diagnostikoa goiztiarra bada, biziraupena %80-90ekoa da.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa
- Norbere ahoa esploratzeko pausoak.