(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak baimendu du Reina Sofia Ospitaleko kirurgia ataleko obrak kontratatzea astelehena, 2009.eko urriak 26

Proiektuaren aurrekontua 13,2 milioi eurokoa da eta obrak 2010eko lehen hiruhilekoan hasiko dituzte, seguru asko


Reina Sofia Ospitalea

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari gerenteari “Reina Sofia Ospitaleko kirurgia eremua berritzeko eta handitzeko proiektua gauzatzeko obrak egiteko eta zuzentzeko lehentasunezko jarduera” kontratatzeko (lehen fasea); Jarduera hori Nafarroa 2012 Planean dago.

Gastua 13.235.764 eurokoa izango da, 2011 arte. Urte askoko gastua denez, Gobernuak bileran onartu behar du. Zehazki, 2010eko gastuen aurrekontua 3.727.224 eurokoa da eta 2011koa 9.788.540 eurokoa.

Aurreikuspenen arabera, obrak 2010eko lehen hiruhilekoan hasi eta 20 hilabetean amaituko dituzte. 

Tuterako Reina Sofia Ospitaleko obren proiektua 

Reina Sofia Ospitaleko kirurgia eremua birmoldatu eta handitu behar dute eskariak gora egin duelako. Eta eskariak gora egin du, hain zuzen, biztanle gehiago daudelako eta asistentzia premia berrien ondorioz lan gehiago dagoelako.

Proiektuaren arabera, jarriko dituzte erditzeko bi gela gehiago (guztira sei egongo dira); hiru ebakuntza gela gehiago, horietako bi kirurgia handi anbulatoriokoak (guztira zazpi egongo dira); eta bizkorketako eta zainketa berezietako unitate bat, hamar gelarekin (beraz, oraingo gela kopurua bikoiztuko da). Horrez gain, bi endoskopia gela eta esterilizazio gela berri bat jarriko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa