(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Zirkuituak datorren udan irekiko ditu ateak astelehena, 2009.eko urriak 26

Nafarroako Gobernuak Los Arcoseko abiadura handiko gunea bisitatu du, eta instalazioak gaur aurkeztu dituzte jendaurrean


Los Arcoseko zirkuitua

Sanz presidentea eta Gobernuko kontseilariak zirkuituaren trazadurari buruzko azalpenak entzuten. ( irudia handitu )

Nafarroako Zirkuitua, Los Arcosen eraikitzen ari diren abiadura handiko gunea, datorren urteko uztailean inauguratuko dute, lanak amaitu eta hilabete geroago, Nafarroako Gobernuak bultzatutako azpiegitura jendaurrean aurkezteko egindako ekitaldian jakinarazi dutenez.

Miguel Sanz presidenteak eta kontseilariek astelehenetako gobernu-bilera Los Arcosen egin dute, eta instalazioak inguruko alkateekin batera bisitatu dituzte. Gogoan izango dugunez, Nafarroako Gobernuak Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra (SPRIN) sozietatearen bidez –sozietate sustatzailearen %95en jabea da, eta gainerako %5 Construcciones Samaniegorena da- egiten ari den azpiegitura motorraren munduko erreferentea izango da Espainiaren ipar-mendebaldean. Proiektua Nafarroako 2012 Planean jasota dago. Plan horretan 93 inbertsio daude guztira Foru Komunitateko zuzkiduretan eta azpiegitura publikoetan.

Sanz presidentea Los Arcoseko zirkuituan

Sanz presidentea eta proiektuaren gerentea zirkuituko boxetan. ( irudia handitu )

Nafarroako Zirkuituak 3.972 metroko abiadura-pista nagusia du, eta motorretarako (B mailako lehia) eta autoetarako (2. maila eta 1 Formula T1eko entrenamenduak) homologatuta egongo da. Automobilismoko eta motoziklismoko nazioarteko federazioekin egin beharreko homologazio-prozesua zirkuitua amaitu eta kasuan kasuko testak egiten direnean amaituko da.

Horrez gain, karten pista, off road pista, bide-hezkuntzako ingurua, pista irristakorra eta gizarte-egoitza handia izango ditu, eta motorraren inguruko zale guztiak bertan bildu ahal izango dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Proiektuaren fitxa
Proiektuaren kronograma

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa