Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sanz presidenteak gogorarazi du automobilgintzaren sektoreko enpresa handi bat inauguratuko dutela laster: Kybse, lehengo Kayaba
Sanz presidentea, Gobernuko kideekin, Los Arcoseko eskualdeko alkateei hizketan.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak asteleheneko ohiko bilera Los Arcosen egin du gaur, Santiago bideko autobiak han eragin duen hedakuntza ekonomikoa nabarmentze aldera, Miguel Sanz presidenteak esan duenaren arabera. Presidentea, bilera amaitutakoan, eskualdeko herrietako alkateekin egon da.
Gobernuburuak azpimarratu du bilera Los Arcosen egiteak balioko duela, batetik, Nafarroa anitza denaren ideia sendotzeko; eta bestetik, erakusteko Lizarrerriko herri hori, krisian gauden arren, "aurrera egiten eta zabaltzen" ari dela Santiago bideko autobiari esker.
Adibide gisa, presidenteak azaldu du duela hiru urte Los Arcosen ez zegoela industria jarduerarik eta orain, berriz, automobilgintza sektoreko enpresa handi bat inauguratzera doazela: Kybse (Kayaba Suspensions Europe). Sanzek esan duenaren arabera, egoera ekonomikoa nahasia bada ere, enpresak erabaki du “milioi askoko inbertsioak egitea eta lanpostuak sortzea”. Konpainiak duela gutxi berretsi zuen konpromiso hori, Los Arcosen administrazio kontseiluak egindako nazioarteko bileran eta Nafarroako Jauregian presidentearekin izandako elkarrizketan. Presidenteak esan du, baita ere, duela urte batzuk ez zegoela Nafarroako Zirkuitua (ikerketa zentroa) egiteko aurreikuspenik, ezta industria instalazioak jartzeko asmorik ere.Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.