(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Petilla de Aragonen hobekuntzak egiteko batzordean parte hartu du asteartea, 2009.eko urriak 27

Halaber, duela gutxi irekitako landa ostatu batean izan da; landa ostatu horretan Foru Gobernuak 117.000 euro inbertitu ditu.


Sanz presidenteak Petilla de Aragonen hobekuntzak egiteko batzordean parte hartu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, Petilla de Aragoneko babes erregimena eguneratzeko ardura daukan Departamenduen Arteko Batzordeak gaur goizean egin duen bileran burua izan da. Bileran honako hauek izan dituzte hizpide, besteak beste: ingurumen eta etxebizitza arloko hurrengo jarduerak, hezkuntza arloko jardunaldi profesionalak, segurtasuneko hobekuntzak eta heliportua jartzea. Bilera amaitu ondoren, bertaratuak herriko landa ostatura joan dira. Ostatu hori egiteko Foru Gobernuak 117.000 euro inbertitu ditu, Kultura eta Turismo departamentuaren bitartez.

Sanzen arabera, aipatu bilerak balioko du udalerri txiki horrek Nafarroan duen interes bizia sustatzeko. Alde horretatik, esan du udalerri berezia dela: “batetik, geografia aldetik, udalerri nafarra osatzen duten bi eremuak Aragoiko erkidegoan daudelako; eta bestetik, 1906an Medikuntzako Nobel saria jaso zuen Santiago Ramon y Cajalen sorterria delako".


Sanz presidentea Petilla de Aragoneko landa ostatuan izan da. ( irudia handitu )

Sanzek, halaber, herriko eskola zaharretan egin berri duten ostatua goratu du: "herri lasai eta erakargarri honetako paisaiaz eta landa giroaz gozatu nahi dutenentzat erreferente izango da”. Horren harian, presidenteak esan du Nafarroako Gobernuak, inbertsioen bitartez, apustu handia egin duela herria garatzeko: “Petilla de Aragon erakargarriagoa bihurtuz, Nafarroa sustatzen dugu, eta erakusten dugu erkidego irekia dela eta bisitarientzako elementu interesgarri asko dauzkala".

Planteatutako neurriak

Bileran aipatu dute, adibidez, 2010ean neurozientziei buruzko jardunaldi bat egingo dutela Petillan, Osasun departamentuak proposatuta. Halaber, Hezkuntza departamentuak Nafarroako ikastegiei proposatuko die udalerrira eskola orduz kanpoko jarduerak egitera joatea.

Etxebizitza departamentuak nabarmendu du Viviendas de Navarra SA (VINSA) erakundea bost etxebizitza eraikitzeko azterlanak egiten ari dela, biztanleak han geratu daitezen sustatzeko.

Kultura eta Turismo departamentuak jakinarazi du landa ostatuko obrak finantzatu dituztela (obrak bukatuta daude). Ostatuan lau logela bikoitz daude, zortzi lagunentzako lekuarekin. Departamentuak 110.056 euroko diru-laguntza eman zuen (66.033 euro 2008ko aurrekontuaren largura eta 44.022 euro 2009ko aurrekontuaren kargura). Onartutako aurrekontua 183.427 eurokoa zen eta, beraz, obren %60 lagundu zuten diruz. 

Kultura eta Turismo departamentuak, halaber, Ramon y Cajalen museo-etxea sustatzen ditu, euskarri informatiko guztietan: Web orria, argitalpenak (“Acércate a Navarra” aldizkaria), turismo bulegoak (batik bat Zangozakoa eta Xabierkoa), e.a. Zehazki, museo-etxearen fitxari Google mapa bat gehitu diote aurten. Gainera, Kultura departamentuan museoaren gestioan laguntzen du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente Comisión

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa