(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eskola-bizikidetzari buruzko jardunaldiak antolatu ditu asteartea, 2009.eko urriak 27

Helburua da irakasleen artean estrategia praktikoak jakinaraztea, era horretan ikasgeletan bizikidetza hobetzeko asmoz


Nafarroako Gobernuak eskola-bizikidetzari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, Foru-Erkidegoan euren lana burutzen duten irakasleei zuzendutakoak, ikasgeletan bizikidetza hobetzeko estrategia praktikoak partekatzeko eta jakinarazteko. Ikastetxe batzuetan jada aplikatu diren eta emaitza onak lortu dituzten esperientziak erakutsiko dira. 

Nafarroako 80 ikastetxetako 165 irakaslek, maisuk eta maistrak hartuko dute parte gaur eta bihar bitartean, urriaren 27an eta 28an, Hezkuntza Sailean izango diren jardunaldi horietan, “Elkarrekin bizitzen ikasi” lelopean.

Programak, urtero Hezkuntza Sailaren Bizikidetzarako Aholkularitzak antolatutakoak, aurtengo edizioan arreta berezia eskainiko dio bizikidetzaren ikaskuntzari era positiboan. Helburua da ikasleek desberdintasunei aurre egiten ikastea, elkarrizketaren eta bakearen kulturan oinarrituta, eta ez botere, indar eta ezarpenaren gehiegikerian, era horretan guztiek irabaz dezaten.

Lehen jardunaldian, gaur izango denekoan, Carme Boqué doktoreak ikastetxeetako bizikidetzaren ezaugarriei eta ikaskuntza-estrategiei buruzko hitzaldia eskainiko du. Boqué, Ramón Llull unibertsitateko irakaslea eta Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Saileko kolaboratzailea da, 2000 eta 2008 arteko bitartekotza eta bizikidetza programetan. Horrez gain, Rosa Sensat irakasle-elkarteko kidea da eta bitartekotza hedatzeko liburu eta materialen autorea da, besteak beste, “Tiempo de mediación, taller de formación de mediadores y mediadoras en el ámbito educativo” eta “Guía de mediación escolar, programa comprensivo de actividades de 6 a 16 años”.

Bestalde, biharko jardunaldian, asteazkenean, Foru-Erkidegoko hiru ikastetxek bizikidetzaren eremuan izandako esperientzia erakutsiko dute. Ikastetxe horiek ondokoak dira: Berako Ricardo Baroja eta Iruñeko San Jorge, eta Martzillako DBHko Marqués de Villena institutua. 

Eskola-bizikidetzari buruzko bosgarren jardunaldi horiek irakasleen prestakuntzarako plangintza orokorrean biltzen dira, aurtengoan, bizikidetzari buruzko beste 18 prestakuntza-jardunaldi antolatu dituena, ikastetxeei zein irakasleei zuzendutakoak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa