(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Joan den udan Nafarroara iritsi zen turista kopurua aurreko urteko kanpainako bera izan zen asteartea, 2009.eko urriak 27

Bisitariek turismo-jardueretan 73.286 sarrera eta beherapen eskuratu zituzten “Nafarroak doan hartzen zaitu” sustapenari esker


Joan den udan Nafarroa bisitatu zuten turisten kopurua aurreko urteko kanpainako bera izan zen. Ostatuan egindako gauen kopuruak behera egin du apur bat. Datu horiek positiboak dira sektorearen krisi-egoera kontuan hartuta, eta Espainia osoan duen beherakadaren aurrez aurre. Nafarroa izan da urtarrila eta iraila bitartean atzerriko turista gehien hartu dituen bigarren erkidegoa, gaur Nafarroako Turismo Kontseiluak egindako bileran jakinarazi diren datuen arabera.

Nafarroako Turismo Kontseilua gaur goizean bildu da Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean, Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilaria buru dela. Bileran, besteak beste, kontsulta-organo horretako kideek Turismo Behatokiko Koiuntura Txostenaren datuak ezagutu dituzte, eta Turismoari buruzko Foru Legea eta horren Erregelamenduak aldatu direla jakinarazi zaie, turismo-ekimenerako sarbideari buruzko Europako zuzentaraura egokitzeko. Horrez gain, Kontseiluak turismo-interesa duten Nafarroako jaiak arautzeko Foru Dekretuaren proiektua eztabaidatu du, eta “Nafarroak doan hartzen zaitu” kanpainaren balantzea egin du. Amaitzeko, 2009ko laguntzen deialdiak eta 2010erako aurreikuspenak jorratu dira.

Bileran Corpas kontseilariak nabarmendu duenez, ekainetik abuzturako datuak ikusita, Nafarroa bisitatu duten turisten kopuruak gora egin duela ondorioztatzen da (%0,1eko hazkundea), ostatu-gauen kopuruak apur bat behera egin duen arren (%-1,7). Indize horiek onak dira Espainian turismoaren eta aisiaren sektoreak bizi duen krisi ekonomikoa kontuan hartuta.

Nafarroak 2008. urtearekin alderatuta bisitarien kopuruari eutsi dio, eta horrek esan nahi du krisiaren eraginez hazkundea moteldu egin dela, aurreko kanpainetan ikusitakoaren ildotik. Hala ere, iazko udako emaitzei erreparatuz, Nafarroa Espainiako batez bestekoaren gainetik dago.

Lehenengo bederatzi hilabeteetako balantzeari dagokionez, atzerriko turisten sarrera neurtzen duen Frontur-ek emandako datuen arabera, positiboa da oraindik: Nafarroak uztailean hazkunderik handiena izan zuen, eta irailean hirugarren hazkunderik handiena izan zuen (%14,1). Urtarrila-iraila aldian, nazioko rankingean bigarren tokia du, eta %2,8ko hazkundea izan du, Espainia osoan izandako %-9,8ko atzerapenaren aurrez aurre.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa