(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Traperos de Emaús-eko Beltzuntzeko Komunitatea inauguratu dute asteazkena, 2009.eko urriak 28

Zentroak 1.100 metro koadro baino gehiago ditu eta Nafarroako Gobernuaren aldetik 783.542 euroko diru-laguntza jaso du


Traperos de Emaús-eko Beltzuntzeko Komunitatea

Traperos de Emaús-eko Beltzuntzeko Komunitatea inauguratu dute. ( irudia handitu )

Marta Álvarez Alonso Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia Nafarroako Traperos de Emaús-eko Beltzuntzeko Komunitatearen bigarren fasearen inaugurazioan egon da. Eraikinak Nafarroako Gobernuaren aldetik 783.542,10 euroko diru-laguntza jaso du. Guztira, Gizarte Gaietako Departamentuak proiektuaren bi faseetan lagundu du, 1.161.000 eurorekin.

Lehenengo fasea 2001 eta 2004. urteen artean egin zen, eta 2006ko abuztuan, Nafarroako Gobernuak eta Traperos de Emaúsek lankidetza-akordioa sinatu zuten bigarren fasea eraikitzeko. Akordio hori dela bide, elkarteak gaur inauguratutako eraikina gutxienez hogeita hamar urtez gizarteratze-egoitzara bideratzeko eta bertan mantenu, ostatu, terapia okupazionaleko, gizarteratze-laguntzako eta aisiako eta astialdiko jarduerak egiteko konpromisoa hartu zuen. Hitzarmen horretan 783.542,10 euroko aurrekontua ezarri zen, eta Nafarroako Gobernuak 2006. eta 2007. urteen artean ordaindu zuen.
 
Zentroak hasieran zituen 512 metro koadroei 624,98 metro koadroko zabalkuntza berria gehitu behar zaie. Beraz, azalera osoa 1.136,98 metro koadro da orain. Zabalkuntzarekin, lokalaren edukieran hamar plaza gehiago daude, bost solairu bakoitzean. Gela indibidualean 26 plaza daude guztira. 

Gizarte Gaietako zuzendari nagusiak azaldu duenez, gizarteratze-egoitzan muturreko beharrizana eta bazterketa-arriskua dute pertsonak bizi dira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa