(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Auzitegi Gorenak Itoizko Presako Larrialdi Plana onargarria dela adierazi du asteazkena, 2009.eko urriak 28

Administrazioarekiko Auzietako Epaimahaiak atzera bota du Itoizko Koordinakundeak egindako helegitea


Auzitegi Gorenak Itoizko Larrialdi Plana onargarria dela adierazi du.

Auzitegi Gorenak Itoizko Presako Larrialdi plana onargarria dela adierazi du. Izan ere, 2009ko irailaren 16an, Itoizko Koordinakundeak kasazio helegite bat jarri zuen 2005eko epaiaren kontra (epaian plana onartzearen aldekoa zen), eta Auzitegiak helegite hori atzera bota du.

Itoizko presaren eta lepoko dikearen Larrialdi Plana 2002ko martxoan onartu zuten, ministro erabaki bat medio. Ondoren, Itoizko Koordinakundeak demanda jarri zuen Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaimahaian, Estatuko Administrazio Nagusiaren, Canal de Navarra SA estatu sozietatearen eta Foru Erkidegoaren kontra. Koordinakundeak plana baliogabetzea eskatu zuen, ez zelako eraginkorra eta ez zuelako jendearen eta ondasunen segurtasuna bermatzen.

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak, 2005eko martxoan, helegitea atzera bota zuen eta adierazi zuen Koordinakundeak ez zuela egiaztatu Larrialdi Plana ordenamendu juridikoaren kontrakoa zenik. Hala, plana "onargarria eta eraginkorra" zela erabaki zuen. Hala ere, Koordinakundeak kasazio helegite bat aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean, urte hartan bertan. 

Behin erakundearen erreklamazioak aztertuta, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Epaimahaiaren bosgarren atalak Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia berretsi du. Ez du onartu erakundeak emandako argudioa: prozeduran defentsa eza gertatu zela, proposatutako aditu frogak eta azken eginbide batzuk ezin izan zirelako egin. Alde horretatik, adierazi du ez zirela aurkeztu edo eskatu prozesuan zegokien momentuan. 

Epaimahaiak azaldu du, halaber, Koordinakundeak jurisdikzioan dagoeneko erabakitako gaiak eztabaidatu nahi zituela berriz, esaterako: Itoizko presa eraikitzeko proiektuaren legezkotasuna, bideragarritasuna eta arriskua. Epaimahaiak ontzat hartu du, baita ere, Itoizko eremuko sismikotasunari buruzko gaiak berezitzat ez hartu izana, gai horiek proiektua onartu baino lehen aztertu zirelako. 

Auzitegi Gorenak Koordinakundeak alegatutako beste akats batzuk ere atzera bota ditu: arrazoi falta eta inkongruentzia. Epaimahaiaren arabera, Koordinakundeak salatu duen epaia “garbia” da.

Gauzak horrela, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Epaimahaiko bosgarren atalaren iritziz, errekurtsoa ez da onargarria eta Koordinakundeak kostuak ordaindu behar ditu.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa