(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Felipe printzeak emango dio amaiera EZEKak antolatutako Zuzendarien VI. Kongresuari osteguna, 2009.eko urriak 29

Ekonomia arloko estatuko eta nazioarteko hainbat pertsona famatuk parte hartu dute foroan; Kongresuaren lema da "Modu positiboan gidatzen"


Espainiako Zuzendari eta Exekutiboen Konfederazioak antolatutako Zuzendarien 6. Kongresua bihar (urriak 30, ostirala) amaituko da, eguerdiko 13.00etan eta amaiera ekitaldiko burua Felipe printzea izango da. Saioak gaur hasi dituzte, Baluarte Batzar Jauregian eta Auditorioan.

Amaiera ekitaldira bertaratuko dira Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma; Merkataritza arloko estatu idazkaria, Silvia Iranzo; Iruñako alkatea, Yolanda Barcina; eta Espainiako Zuzendari eta Exekutiboen Konfederazioko burua, Isidro Faine.

Kongresuaren izenburua da “Modu positiboan gidatzen”. Nafarroako Gobernuak kongresua egiteko laguntza eskaini du, Sociedad para el Desarrollo de Navarra (SODENA) elkartearen bitartez. Iruña, beraz, gestioaren arloko Espainia osoko profesionalen topaleku bihurtu da. Hala, zuzendari eta exekutiboek enpresa munduko aitzindarien iritziak entzuteko aukera izan dute, baita esperientziak eta jakintza trukatzeko ere.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa