(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Espainiako Zuzendari eta Exekutiboen Konfederazioaren VI. Kongresua inauguratu du osteguna, 2009.eko urriak 29

Nazioko eta nazioarteko enpresa-ehuneko pertsona ospetsuek parte hartzen dute, ‘Modu positiboan gidatzen’ lemapean


Sanz Kongresura bertaratu direnei hitz egiten.

Sanz presidenteak Espainiako Zuzendari eta Exekutiboen Konfederazioaren inaugura VI. Kongresua inauguratu du. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Espainiako Zuzendari eta Exekutiboen Konfederazioaern (CEDE) VI. Kongresuko irekiera-ekitaldiaren buru izan da. Kongresua gaur eta bihar egingo da Baluarte Batzar Jauregian eta Auditorioan. Cristina Garmendia Mendizábal Zientzia eta Berrikuntza ministroa ere ekitaldian egotea aurreikusita zegoen, baina eguraldi makurraren eraginez, hegazkina ezin izan da Iruñarantz atera.

Sanz presidenteak, Nafarroako ekonomiari buruzko azken datuak berrikusi ondoren, gaur egungo atzerapen-etapa gainditzeko indar politikoen artean neurriak adostu behar direla eta horretarako elkar ulertzea beharrezkoa dela adierazi du, eta bere esanetan “agian denbora galtzen ibiliko gara, eta zalantzarik gabe, energia asko xahutzen, krisia arlo politikoan planteatzen dugunean, alderdi politiko desberdinen artean jaurtigai moduan, krisiari aurre egiteko hartu diren edo ez diren neurriak dardo moduan erabiliz”.


Agintariak Baluarten sartzen.

CEDEko Kongresura bertaratu diren agintariak. ( irudia handitu )

Presidenteak gehitu duenez, Gobernuak eta indar politikoek herritarrekin duten erantzukizun politikoa eta konpromisoa direla bide “jarduera-esparrua adostu beharko lukete”, eta adibide moduan Nafarroan gertatutakoa aipatu du, Nafarroan “gehiengoa ordezkatzen duten akordio politikoak egiten eta erakundeen eta enpresa-ordezkaritzen eta gehien hedatuta dauden sindikatu-ordezkaritzen artean neurriak adosten ahalegindu baikara. Eta horregatik beste leku batzuetan baino hobeto aurrera egiten ari gara, krisiari aurre egiteko eta etorkizuna diseinatzeko”.

Era berean, irekiera-ekitaldian Yolanda Barcina Angulo Iruñako alkateak parte hartu du eta Kongresuko parte-hartzaileei ongi-etorria eman die. Isidro Fainé Casas CEDEko presidenteak adierazi du krisiaren okerrena igarota dagoela egiaztatuko luketen zantzuak egon arren, itxuraz hasita dagoen berreskurapenaren irmotasunari buruz zalantzak daudela.

Europako komisarioaren parte-hartzea

Jarraian Joaquín Almunia Ekonomia eta Diru Gaietarako Europako komisarioak hitza hartu du. Ekonomian ikusten ari diren ikur positiboak eta hobekuntza-sintomak aipatu ditu, eta gaur egungo eztabaida krisitik ateratzeko estrategiaren ingurukoa dela esan du. Bere esanetan, krisiak munduan irabazleak eta galtzaileak izango ditu. Oraindik ez daude argi dolarraren bilakaera eta Estatu Batuek izango duten eginkizuna herrialde berrietan (horien protagonismoa gero eta handiagoa da, G-20ren bileretan argi geratu denez), Europan eta etxeko ekonomietan.

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak (atzo arratsaldean CEDEko zuzendaritza-batzordea hartu zuen Nafarroako Jauregian) Jacques Attali Frantziako Gobernuko aholkulariaren eta Europako Berreraikuntza eta Garapen Bankuko sortzailearen eta lehen presidentearen parte-hartzearen sarrera egin du. Azken horrek bilkuraren inaugurazio-hitzaldia egin du. Jarraian, bilkura hasi da, lau mahaitan egituratua, hots: Finantzaketa eta enpresa-garapena; Inbertsioa, produktibitatea eta enplegua; Nazioartekotzea eta Giza kapitala eta lehiakortasuna.

Kongresuaren lema “Modu positiboan gidatzea” da, eta Nafarroako Gobernuak babestu du, Sociedad para el Desarrollo de Navarra (SODENA) sozietatearen bitartez. Ekitaldi horretara Espainia osoko kudeaketaren profesionalak hurreratzen dira, eta modu horretan, Iruña zuzendari eta exekutiboen topagune bihurtzen da. Horiek nazioko eta nazioarteko enpresa-ehuneko lider nabarmenak entzuteko aukera izaten dute, baita esperientziak eta ezagutzak trukatzeko aukera ere.

Kongresuak bihar goizean jarraituko du, eta amaitzeko Rodrigo de Rato ministro ohiak eta Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari gerente ohiak hitz egingo du. Filipe Borboikoa printzea itxiera-ekitaldiaren buru izango da.
Dokumentazioa:
Sanz presidentearen hitzaldia

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa